Ongi etorri Nafarroara!
Nor gara gu?
Nafarroara iristen zarenean INFORMAZIOA emateko leku bat izan nahi dugu.
Gu pertsona eta talde ezberdinez osatutako taldea gara; gure helburua pertsona migrante eta errefuxiatuak euren eskubideak lortzeko burutzen ari diren borrokan laguntzea eta defendatzea da. Pertsona guztien zirkulazio askearen aldeko lana egiten dugu, uste baitugu gizaki guztiak berdinak garela, eta, eskubide eta betebehar berberak ditugunez, aukera berberak eduki behar ditugula.
Lagundu nahi dizugu zure bidea eta tokia aurkitzen, nahi duzun tokian gelditzeko eskubidea bermatuta!
Astelehenetan 18:00etatik 19:00etara hartuko zaitugu. Momentu honetan ez dugu biltzeko toki finkorik. Kontaktatzen ahal duzu hemen:
–email: pim.irunea@gmail.com eta
–whastsapp: 681 971 464
Paperik ez duen persona ez da ilegala, irregularra baizik. Pertsona horrek ez duelako ezer ilegalik egin, agiri administratibo bat besterik ez zaiolako falta.
Ez eraman soinean jatorrizko pasaportea edo beste dokumentaziorik! Eraman beti argazki edo fotokopia bat!
Polizia Nazionalak geldiarazten bazaitu, behartuta zaude laguntzera (Polizia Nazionalari soilik, ez Udaltzainei, ez Foruzainei edo Guardia Zibilei). Polizia Nazionalak ezinbesteko du zaintzako abokatu bati deitzea. Ez izan beldurrik zaintzako abokatuari, berak lagunduko dizu eta! Egin berak esandakoa! Gogoratu itzultzailea izateko eskubidea duzula!
Kanporatzeko agindua ezartzen baldin dizute, printzipioz ez izan beldurrik kanporaketa ez delako berehala gauzatuko. Prozedura oso luzea da, 2 urtekoa gutxienez. Espedientea hasten denetik, ofiziozko abokatuak 48 orduko epea du helegitea egiteko; oso garrantzitsua da abokatu honi laguntzea, helegitea egin ezean, kanporatzen ahal zaituztelako. Kanporatzeko agindua errekurrituta, hurrengo 6 hilabetean poliziak erantzuten ez baldin badu, kanporaketa bertan behera geldituko da. 6 hilabeteak pasa baino lehen, poliziak erantzuten baldin badu, abokatuak jarri behar du helegite Kontentzioso administratiboa (horrek 10-12 hilabetez luzatuko luke prozesua).
Ez duzu ezer sinatu behar, erabat ulertzen ez baduzu. Horretarako, uneoro abokatu bat eta itzultzaile bat izateko eskubidea duzu.
Adingabea izanez gero, oso garrantzitsua da lehenbailehen esatea, babes berezia izateko eskubidea duzulako.
Informazioa emango dizuten BESTE ERAKUNDE BATZUK:
–Elkarri laguntza – Apoyo Mutuo, Marcelo Celayeta, 60. Astelehenetan, 10:00etatik 14:00etara, aholkularitza eta janari poltsa bat emango dizute.
–Migrazioen arloko orientazioko eta oinarrizko informazioko zerbitzua Orreaga Kalea, 4
Orri honen edukia informatzeko baino ez da. Akatsen bat edo gabeziaren bat aurkitzen baduzu esaguzu, mesedez.

Erroldatzea
Garrantzi handia du erroldatzeak! Hori da egin behar duzun lehen gauza, zure herritar eskubideak eskuratzen ahal izateko.

Osasuna
Nafarroan Osasun Publikoan arreta lortzeko behar duzun informazioa.

Hezkuntza
Atzerritarra bazara, Hezkuntza Publikora nola iritsi adieraziko dizugu.

Etxebizitza
Iruñean eta Iruñerrian etxebizitza eskuratzeko aukerak eta zailtasunak.

Genero-indarkeria
Eraso baten aurrean, laguntza bilatu!

Prestakuntza eta enplegua
Nafarroan enplegua bilatzeko informazioa eta baliabideak.

Atzerritartasuna, asiloa eta nazionalitatea
Asiloa eskatzeko eta beste izapide batzuk egiteko izan behar duzun informazioa.

Gizarte zerbitzuak eta laguntzak
Errenta Bermatuari eta Nafarroako beste zerbitzu publiko batzuei buruzko informazioa.

Adingabeak
Adingabeen arretari buruzko informazioa.

«Aniztasunak aberastu egiten gaitu, mundua askotarikoa da eta gure gizarteak benetako garapena soilik ezagutuko du bidezkoa eta birbanatzailea bada».

Hemen elkarte, GGKE eta erakundeekin harremanetan jartzeko eta eskaintzen dituzten zerbitzuak ezagutzeko aukera duzu.

MIGekin lankidetzan aritu nahi duzu? Informazioa eskatu!
Aurkezpena PIM – MIG 2020ko ekainaren 4an
2020ko udaberrian, ekainaren 4an, aurkeztu zen PIM – MIG Migratuendako Informazio Gunea.