Enplegua eta prestakuntza

EGOERA ADMINISTRATIBO IRREGULARREAN DAUDEN PERTSONA MIGRATUAK

Egoitza- edo lan-baimenik ez duten pertsonek ez dute legez lan egiteko aukerarik.

Baina, 2022tik, administrazio-egoera irregularrean dauden pertsonek 1. mailako Profesionaltasun Ziurtagirietan (CP1) parte hartzeko aukera dute.

Beheko estekan, aukeratu Certificado profesional, irudian ikusten den bezala, eta eskaintzen diren ikastaro guztien artean CP1 ikastaroetan soilik parte hartu ahal izanen da (ez PIFE CP1).

https://administracionelectronica.navarra.es/EmpleoFormate.Internet/Home/Buscar

Bertan, ikastaroen ezaugarriak zehaztuta daude: gaia, tokia, datak, iraupena, etab.

CP1 ikastaroetarako ez da eskakizun akademikorik edo profesionalik eskatzen, baina bai nolabaiteko gaztelania-maila.

ETXEKO ENPLEGURAKO LAN-POLTSAK

Caritas: hitzordua San Anton Kalean, 8. zenbakian. Telefonoa: 948 225 909.

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es personal-reunido-300x167.jpg

GIZARTE-EKINTZA: 9 PROGRAMA

María Inmaculada: aldez aurreko hitzordua Orreaga Etorbidea, 1. Telefonoa: 948 22 50 08

GIZARTE ETA LAN ARLOKO ZAILTASUNAK DITUZTEN PERTSONENDAKO PRESTAKUNTZA-IKASTAROAK

San Frantzisko Zentro Okupazionala (Elizbarrutiko Caritas): zerbitzu eta jarduera okupazionalak, prestakuntzakoak eta garapen pertsonalekoak eskaintzen dizkie prozesu sozio-laboral normalizatuetan integratu ezin diren pertsonei. Ez da lan-harremana. Hitzordua San Anton kaleko 8. zenbakian. Telefonoa: 948 225 909. Informazio gehiago

Elkarte: soldaduraren, fabrikazio mekanikoaren eta iturgintzaren arloko prestakuntza ematen die gizarteratzeko beharra duten kolektiboei; batez ere, pertsona migratuei zuzenduta. Itxaron zerrenda dago. Soldaduran esperientzia duten eta egoera egonkorrean dauden pertsonak lehenesten dira. Hitzordua telefonoz: 948 250 599. Informazio gehiago.

LAGUNTZAK ETA PRESTAZIOAK

Oinarrizko premiak dituzten pertsonei zuzenduak. Informazio gehiago.

ERROLDATZEA

Oso garrantzitsua da erroldatuta egotea, erroldatzeak eskubide ugari sortzen dituelako. Adibidez, bizilekua egiaztatzeko balio du. Erroldatzea ukatzen badizute, jarri gurekin harremanetan. Informazio gehiago.

ADMINISTRAZIO-EGOERA ERREGULARREAN DAUDEN PERTSONA MIGRATUAK

Era legalean lan egin ahal izateko, egoitza-baimena eta lan-baimena behar dira. Espainiako Estatuan 3 urtez bizi izan bazara eta gutxienez urtebeterako lan-kontratua baduzu, egoitza- eta lan-baimena eskatzen ahal dituzu, komunitatean duzun errotzeagatik.

LANA BILATZEA

Nafar Lansare – Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bulegoak

Lan-eskaintzak Nafarroan

Estatuko lan-eskaintzak

Aldi Baterako Laneko Enpresak (ABLE): beste enpresa bati lagatzeko langileak aldi baterako kontratatzen dituzten enpresak dira. Zerbitzu hori doakoa izanen da beti langilearentzat eta enpresako hitzarmenean finkatutako soldata ordaindu behar zaio langileari. ABLEen ZERRENDA

Enplegu-agentziak: langabeei lana ematea helburu duten jarduerak egiten dituzten erakundeak dira. Enplegua bilatzearekin lotutako jarduerak ere egin ditzakete; hala nola, orientazioa, informazio profesionala eta langileen hautaketa. Enplegu-agentzien zerrenda

LANA BILATZEKO BESTE MODU BATZUK

NAFARROAKO GIZARTERATZE ENPRESEN ELKARTEA: lana lortzeko eta gizarteratzeko zailtasunak dituzten pertsonen alde lan egiten duten erakunde eta enpresak dira. Erakundeen eta enpresen zerrenda.

Ekintzailetzari Laguntzeko Nafarroako Sarea: informazio-, dibulgazio-, prestakuntza-, orientazio-, aholkularitza- eta laguntza-zerbitzuak ematen ditu proiektuak sortu eta abian jartzeko.

Harreman pertsonalak edo elkarteetakoak: lana arrakastaz bilatzeko orduan, oso zeregin garrantzitsua dute ezagunek, senideek, lagunek edo elkarteetako kideek. Enpresa batzuek ez dituzte beren lan-eskaintzak argitaratzen ez Nafarroako Enplegu Zerbitzuan ez Interneten, eta enpresa horietan lan egiten dutenek baino ez dute izaten lan-eskaintzaren berri.

Conecta Sarea: telezentroen sarea, pertsona guztien gizarteratzea sustatzeko sortua. Ordenagailurik edo Internetik ez dutenei edo Internet bidez lana bilatzeko laguntza behar dutenei eskaintzen zaie. Ordenagailuak zure eskura.

ENPLEGURAKO IKASTAROAK ETA PRESTAKUNTZA

Lanbide-eskolak eta prestakuntza- eta enplegu-programa integratuak. Lana aurkitzeko aukerak areagotzeko diseinatutako prestakuntza- eta enplegu-programak. Langabetuentzat, batez ere lana lortzeko zailtasun gehien dutenentzat. Informazio gehiago

Profesionaltasun-ziurtagiriak. Lan-administrazioak emandako agiri ofiziala da, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko lanbide-kualifikazioa egiaztatzen du eta Estatu osoan balio du. Hori edukitzeak nabarmen areagotzen ditu lan-merkatuan sartzeko aukera, eta, era berean, prestakuntzaren edota lan-esperientziaren bidez lortutako lanbide-gaitasunak hobetzeko aukerak.

Enplegurako Lanbide Heziketa. Kontuz! Orri hau ez dago eguneratua euskaraz. Hartara, zoaz zuzenean erdarazko orrira: https://www.educacion.navarra.es/web/dpto/formacion-profesional-para-el-empleo

Ikastaroetan izena emateko ez da beharrezkoa Atzerritarren Identifikazio Txartela izatea, nahikoa da pasaportearekin. Era berean, ez da ezinbestekoa enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea. DIRUZ LAGUNDUAK %100

Elkarte. Soldaduraren, fabrikazio mekanikoaren eta iturgintzaren arloko prestakuntza ematen die gizarteratzeko dauden kolektiboei; batez ere, pertsona migratuei zuzenduta. Informazio gehiago.

Gazteak. Gazte Bermea. Ikasketak amaitu edo langabezian geratu ondoren gazteei lan-merkatuan sartzen laguntzeko ekimen europarra. Gazteen enplegua

BESTELAKOAK

Enplegua lortzeko, garrantzitsua da gaztelania ezagutzea.

Etorkinendako gaztelera ikastaroak. Oinarrizko prestakuntza – Hezkuntza Departamentua

Atzerriko titulu akademikoen homologazioa: zure herrialdean zenuen lanbidean jarduteko aukera ematen du. Informazio gehiago Hezkuntza atalean.

Atzerritarrendako lan-baimenekin lotutako izapideak: lan- eta egoitza-baimenak eskatzea, aldatzea eta berritzea, hasierako baimenak. Aldi baterako egoitza izateko eta besteren kontura lan egiteko hasierako baimena. Atzerritarren Bulego Bakarra. Gipuzkoa Etorbidea 40. P.K. 31011 Iruñea. Tel.: 948 979 200 / 948 979 203.

Orri honen edukia informatzeko baino ez da. Akatsen bat edo gabeziaren bat aurkitzen baduzue, eskertzen dugu jakinaraztea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude