Etxebizitza

Etxebizitzaren arloko laguntzak eta prestazioak COVIDen aurrean

BALIABIDE PUBLIKOAK

LARRIALDIETARAKO BIZITOKIA

ETXERIK GABEKO PERTSONAK ARTATZEKO ZENTROA (TRINITARIOEN ATERPETXEA). Gipuzkoako Etorbidea, 3. Telefonoa: 948 104 902. Grupo 5 Acción y Gestión Social SAU enpresak kudeatutako udal zerbitzua.

IRUÑEA. 

Etxebizitzarik eta lanik ez duten eta bazterkeria-egoera larrian eta gizarte-ahultasun handian dauden pertsonei zuzenduta dago. Besteak beste, muturreko pobreziagatik, adikzioengatik, familia-sare ezagatik, gaixotasunagatik, krisi-egoera koiunturalagatik eta abarrengatik. Ez da onartzen adingaberik. Iragaitzazko bidarientzat, ibiltarientzat (urtean 3 gau gehienez); eta Iruñean erroldatutako pertsonentzat (6 hilabete gehienez), betiere gizarte-langilearen TXOSTENA badute. Oinarrizko beharrei erantzuten zaie derrigorrezko eta aisialdiko hautazko jarduerekin. Hotz-boladan sartzeko baldintzarik ez dago: azaroaren 1etik martxora.

OSTATURAKO BONUAK – UPAS ZERBITZUAUdaltzaingoa (Iruñeko Udaleko Babes eta Gizarte Ekintza Unitatea). 092 eta 948 420 640 telefonoak eta GIZARTE-ZERBITZUAK. Ostatu batean gaua igarotzeko bonoak ematen dira, beste bizilekurik ez eta premia larririk badago. Lehenengo gauean Udaltzaingoak tramitatzen du. Egonaldia luzatzeko, Auzoko Unitateko gizarte-langileari eskatu behar zaio.

ALTSASU. ATERPETXEA. Iruñea etorbidea z.g. Telefonoa: 948 467 662.

TUTERA. ETXERIK GABEKO PERTSONENDAKO ARRETA ZENTROA. ATERPETXEA. (Dokumentu hau gaztelaniaz dago beste hainbat bezala, jatorrizkoa hizkuntza horretan baitago). Pasaje de la Milagrosa kalea. Telefonoa: 948 411 620.

GENERO-INDARKERIA

Larrialdi-zentroa, harrera-etxea eta tutoretzapeko etxebizitza genero-indarkeriako egoeran dauden eta ohiko etxebizitza uztera behartuta dauden emakumeak, seme-alabak edo mendeko pertsonak babesteko eta zaintzeko. Informazio gehiago.

Lau plazako etxebizitza, prostituzio-testuinguruetan dauden eta COVID-19 pandemiaren ondorioz ostatu hartzeko zailtasun larriak dituzten emakumeei ostatu emateko. Etxebizitzako Zuzendaritza Nagusiak eskainia, Nafarroako Berdintasunerako Institutuarekin (INAI/NABI) eta NASUVINSAren lankidetzarekin.

ADINGABEKO PERTSONA MIGRATUAK

Nafarroa osoko zentroen eta pisuen sarea, zainketak, gaztelaniaren ikaskuntza eta prestakuntza sustatzen dituena. Nafarroako Gobernuaren Programa. Familia eta Adingabeen Zuzendariordetza. Abejeras kalea 5 bis, 7 eta 9. Iruñea 31008. Telefonoa: 848 421 210 eta 848 421 260. Informazio gehiago.

ESPETXETIK DATOZEN PERTSONENDAKO BALIABIDEAK

Salhaketa–Iruñeko Presoei Laguntzeko Elkarteak kudeatutako etxebizitza. Irunlarrea kalea 59, behea, atzean. Kontaktua: salhaketa.nafarroa@gmail.com. Telefonoa. 625 175 556.

Iruñeko espetxean askatasunaz gabetuta dauden pertsonei zuzendua da: hirugarren graduan edo eskuratzeko gertu badaude, ordezko neurriak edota baldintzapeko askatasuna betez, bizilekurik ez badute edo erabili ezin badute. Izan ere, etxerik ez dutenei hirugarren gradutik edo baldintzapeko askatasunetik eratorritako baimenak ukatzen zaizkie. Helburua espetxean ematen den denbora murriztea eta askatasunean bizitzeko trantsizioa egitea da. Elikadura, ostatua eta, hala badagokio, garraio publikoko txartela, arropa, higiene-produktuak eta abar barne hartzen ditu.

Hezkuntza-taldeak interesdunarekin lan egiten du, nor bere ibilbidearen protagonista izan dadin eta autonomiari ahalik eta baldintza onenetan berrekin diezaion. Esku-hartze proiektu bat egiten du, eta, bertan, honako alderdi hauek jorratzen dira: ekonomia, prestakuntza eta lan-merkatuan sartzea, gizarte- eta familia-harremanak, osasun-kontuak edo bizitza- eta aisialdi-ohitura osasungarriak, laguntza-sare sozialak berrezartzen laguntzeko. Salhaketaren etxebizitzatik atera ondoren, gizarteratzeko laguntzak eskaintzen dituzte, bai eta tratamendu medikoak edo administrazioaren aurreko izapideak ere.

ALOKAIRU SOZIALEKO ETXEBIZITZA

NAFARROAKO GOBERNUA.

Etxebizitza Sozialerako Nafarroako Funtsa. Helburua da gizarte-bazterketako egoeran edo egoera horretan egoteko arriskuan dauden eta etxebizitza bat eskuratzeko babesa behar duten pertsonei arreta ematea. NASUVINSAk kudeatutako 100 etxebizitza baino gehiago dago Nafarroa osoan. Higiezinen zati bat hainbat GKEk edo interes sozialeko erakundek kudeatzen dute, etxebizitzarako sarbidea errazteko. Kontaktua: Info@nasuvinsa.es Telefonoa: 848 420 600.

IRUÑEKO UDALA. Bizileku-larrialdiko egoeran dauden pertsonei eta familiei zuzenduta, baldin eta Iruñean 2 urtez bizi direla frogatu bada, eta haien familia-unitateak ez baditu gehieneko diru-sarrerak gainditzen. Baremo bidez esleitzen dira, 3 urterako. Beharrezkoa da gizarte-langilearen txostena. Eskaera Iruñeko Etxebizitza Bulegoan aurkeztu behar da. Descalzos kalea, 47-53. Telefonoa. 948 420 095. Informazio gehiago.

NAFARROAKO BESTE UDAL BATZUK (informazioa jaso udal bakoitzeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan):

Baztango Udala.

Berriozarko Udala.

Uharteko Udala.

Tafallako Udala.

Tuterako Udala.

Noain aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

ALOKAIRU BABESTUTAKO ETXEBIZITZA

ETXEBIZITZA BABESTUA ALOKATZEA egoera administratibo erregularrean dauden pertsonentzat (paperak arauak esaten duen bezala), gutxienez 3.000 euroko diru-sarrerak aurreko urteko errenta-aitorpenean, eskatzaileen zentsuan inskribatuta eta baremo baten arabera. NASUVINSAk kudeatzen du. Telefonoa:  848 420 600.

ALOKAIRUEN SUBSIDIAZIOA

OINARRIZKO GIZARTE-ZERBITZUAK. Iruñean deszentralizatuta dago 12 Auzoko Unitatetan. Gizarte-zerbitzuen bilatzailea.

NAFARROAKO GOBERNUA. Alhondiga kalea 1-1. Iruñea. Telefonoa: 848 427 570.

DAVID programa: baliabide ekonomiko urriak dituzten familiei ohiko etxebizitza alokatzeko errenta ordaintzen laguntzeko prestazioa.

EMANZIPA programa. Alokairurako laguntzak: 23 eta 31 urte bitarteko gazteak emantzipatzen laguntzeko.

Bazterkeria-arriskuan dauden familiei etxebizitza bilatzen laguntzea

IRUÑEKO UDALA

Infraetxeetan bizi diren familientzako alokairu-laguntzen deialdia 2022.

Gizarte-larrialdietarako diru-laguntzen deialdia. 2022. urtea.

Gizarte-larrialdian dauden pertsona eta familia-unitateentzako aldi baterako udal-etxebizitza bat eskatzea.

Bazterketa larrian dauden pertsonentzako zerbitzuak. On egin udal jantokia eta etxerik gabeko pertsonentzako arreta zerbitzua.

ETXEBIZITZAREN ARLOKO BALIABIDE PUBLIKOEI BURUZKO BESTELAKO INFORMAZIOA

INFORMAZIOA ETA ORIENTAZIOA

EISOVI. Etxebizitzan Gizarteratzeko Taldea. Etxebizitzaren bidezko gizarteratze-zerbitzua, bizitegi-bazterketa larria duten pertsonen gizarteratzea errazteko. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bidez sartzen da. Adsis Santa Lucía Fundazioak kudeatzen du. San Jorge hiribidea 75- 1. Iruñea. Telefonoa: 948 302 627. Informazio gehiago.

Nafarroako Gobernuaren Etxebizitza Zerbitzua (Lurralde Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoen Departamentua). Alhondiga kalea, 1 – 1. 31002. Iruñea. Telefonoa: 848 426 812.

BALIABIDE PRIBATUAK

IRUÑEA. TERESIANEN EGOITZA. Ostatua eskaintzen du. Bizitegi-larrialdian dauden emakumeak hartzen ditu, adingabeak dituztenak. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen edo gizarte-laguntza ematen duten erakundeen bidez sartzen dira. Kontaktua: Esperanza. Kale Nagusia, 67-69-71. Telefonoa: 657 035 309

IRUÑEA. ELIZBARRUTIKO CARITASEN EGOITZA. Adingabeak dituzten familiak hartzen ditu. Kontaktua: San Anton kalea, 8 – 1. Telefonoa: 948 225 909.

BURLATA. SANTA MARIA EGOITZA. ELIZBARRUTIKO CARITAS. Etxebizitzarik ez duten eta Nafarroan gutxienez 2 urte erroldatuta daramatzaten emakumeak eta gizonak hartzen ditu. San Frantzisko Zentroaren zerbitzua osatzen du. Kontaktua: Ronda de las Ventas, 29. Telefonoa: 948 221 223.

ZIRITZA. VIDA NUEVA ZENTROA. Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonak hartzen ditu. Kontaktua: Camino del Molino, z/g. Telefonoa: 948 322 201.

ORORBIA. HOGAR ZOE HARRERA ETXEA. Eriondoak hartzen ditu, gizartean baztertuta edo arriskuan dauden pertsonak. Kontaktua: Etxauri errepidea, z/g. Telefonoa: 925 216 377.

ETXETIK KALERATUAK EDO LOGELA BATEAN PILATUTA BIZI DIREN PERTSONAK BABESTEN DITUZTEN ERAKUNDEAK

IRUÑEA. Alde Zaharreko Hipotekak Kaltetutakoen Plataforma (PAH). Kontaktua: pahvivienda@gmail.com. Telefonoa: 695 049 511 / 648 265 920. Bilerak ostegunetan, 18: 00etan, Iruñean, Caldereria kalean, 11. zenbakian, etxabean. Sanduzelaiko Hipotekak Kaltetutakoen Plataforma (PAH). Labaien, 17 behea (San Jorge – Sanduzelai Komunitate Zentroko 3. aretoa). Kontaktua: pahsanduzelai@gmail.com. Telefonoa: 628 645 850. Batzarra: asteartea. Ongi etorri 17:30etik 18:30era. Batzarra 18: 30etik 20:00etara Auzo Elkartea.

BERRIOZAR. Berriozarko Hipotekak Kaltetutakoen Plataforma (PAH). Kontaktua: de berriozar@gmail.com. Telefonoa: 644 214 354. Batzarra: astelehena, 18:30ean Etxaburua kalean (Kultur Etxean).

TAFALLA. Tafallako Hipotekak Kaltetutakoen Plataforma (PAH). Hiritar Zentroa. Kontaktua: pahtafalla@gmail.com. Telefonoa: 619 117 397. Batzarra: astelehena, 19:00etan. Harrera 18:00etan.

ERRIBERA. Nafarroako Erriberako Hipotekak Kaltetutakoen Plataforma (PAH). Kontaktua: pah.riberanavarra@hotmail.com Telefonoa: 654 929 932. Batzarra: astelehena 18:00etan Lasa Zentroa (Lourdes auzoa). Kasu berrien harrera eta bilera 20:00etan.

Orri honen edukia informatzeko baino ez da. Akatsen bat edo gabeziaren bat aurkitzen baduzue, eskertzen dugu jakinaraztea.

1 reply on “Etxebizitza”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude