Erroldatzea

Zer da udal-errolda?

Udalerriko bizilagunak biltzen dituen administrazio-erregistroa da. Erroldako datuek egiaztatzen dute bizilagunen ohiko bizilekua udalerrian.

Espainiako estatuan bizi den pertsona orok bizi ohi den udalerriko Erroldan inskribatzeko betebeharra du. Hainbat udalerritan bizi den pertsonak urtean luzaroen bizi den udalerrian bakarrik eman beharko du izena.

Erroldatzeak hurrengorako aukera ematen dizu:

Osasun-sistema publikoan sartzeko.Informazio gehiago.

Gizarte Zerbitzuen sarean sartzeko. Informazio gehiago.

Hezkuntza-sisteman sartzeko (16 urtetik beherakoentzat). Informazio gehiago.

Estatu espainiarrean izan duzun egonaldi jarraitua frogatzeko, beharrezkoa baita zure egoera administratiboa errotzearen bidez erregularizatzeko. Informazio gehiago.

Errolda berritzea. Europar Batasunetik kanpoko atzerritarra bazara eta egoitza-baimen iraunkorrik ez baduzu, errolda 2 urtean behin berritu behar duzu. Berritzen ez baduzu, antzinatasuna galduko duzu, eta hori funtsezkoa da zure administrazio-egoera erregularizatzeko.

Legez kanpokoa da erroldatze-kudeaketa egiteagatik kobratzea: erroldatzea doako izapidea da.

NON EGITEN DA? Dagokion udaletxean. Iruñean, Herritarren Arretarako Bulegoan, Kondestable Jauregian (Kale Nagusia 2, beheko solairua). Hitzordua eskatu behar da, telefonoz (010), edo udalaren webgunearen bidez telematikoki.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA.

Inskribatu beharreko pertsonaren nortasuna egiaztatzen duen indarrean dagoen dokumentazioa:

–Dokumentu hauetako edozein (jatorrizkoa edo kopia): NAN edo AIZ, Espainiako estatuko gidabaimena, atzerritzar-txartela edo pasaportea. Pasaportea baliozkoa da, nahiz eta dagokion bisarik ez izan; nolanahi ere, pasaporterik ez baduzu ere saiatu erroldatzen. Dokumentua (edozein dela ere) iraungita badago, nahikoa da berritzeko eskaera agiria aurkeztea.

–Emantzipatu gabeko adingabea bada, adingabearen seme-alabatasuna eta ordezkaritza egiaztatzen dituen dokumentu bat aurkeztu beharko da: familia-liburua edo jaiotza-agiria.

–Izapidea interesdunaren ordezkari gisa egiten bada, interesdunak sinatutako baimena eta haren nortasun-agiriaren fotokopia erakutsi beharko dira.

Etxebizitzan edo tokian bizi dela egiaztatzen duen dokumentazioa. Nahikoa da pertsonaren eta gunearen arteko lotura frogatzen duen edozein dokumentu, jatorrizkoa edo kopia:

–Etxebizitza bat erosi baduzu, erosketa-eskritura, jatorrizkoa edo kopia.

–Alokatutako etxebizitza batean bizi bazara, errentamendu-kontratua, jatorrizkoa edo kopia. Jabeak ez badizu kontratu idatzirik egin nahi, hitzezko kontratua ere baliozkoa da, eta, edonola ere, etxeko giltzak bizileku horretan bizi zarela frogatzeko balio du. Eta jabeak edo errentatzaileak ez badu erroldatze-izapidea erraztu nahi, dagokion Oinarrizko Gizarte Zerbitzura jo behar da, langileak izapidea kudeatu dezan, leku jakin batean bizi zarela egiaztatu ondoren. Gizarte Zerbitzuek ez badute errolda izapidetzen, erreklamazioa jartzen ahal da.

–Alokairu- edo jabetza-titulurik ez baduzu, ura, argia, gasa edo telefonoaren ordainagiriak aurkezten ahal dituzu, bai eta helbide jakin batean jasotako gutunak edo jakinarazpenak ere. Udalek ez dute jabetza edo alokairu kontuetan sartu behar, baizik eta tokian benetan bizi zaren.

–Lagun edo senideren baten etxean bizi bazara, alokairu- edo erosketa-kontratua duen pertsonarekin joan zaitezke, edo haren nortasun-agiriaren jatorrizkoa eta kopia aurkeztu, etxean erroldatzeko baimena ematen dizun idazki sinatuarekin batera.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan dokumenturik aurkeztu ezin baduzu, udaltzaingoari txosten bat eskatzen ahal zaio, ikuskapena egin dezan eta etxebizitza batean edo, hala badagokio, beste leku batean benetan bizi dela egiazta dezan: pertsona kale-egoeran badago eta inolako frogarik ez badu, kale-egoera edo baliabide-eskasian dagoela egiaztatzen duen udaleko gizarte-langilearen txostena eransten ahal izanen da.

IDEIA BATZUK ERROLDATZEKO TRABAK JARTZEN BADIZKIZUTE ERE. Informazio gehiago.

Gurekin ere harremanetan jar zaitezke laguntza lortzeko: pim.irunea@gmail.com.

Arautegia

7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena (15. artikulutik 17.era). 1690/1986 Errege Dekretua, uztailaren 11koak, Biztanleriari eta Mugaketari buruzko Erregelamendua (60-92 artikuluak), aurrekoa garatzen duena. Udalerrian bizi badira ere bizilekurik ez duten pertsonak udal-erroldan inskribatzeko, ezinbestekoa izanen da pertsona horiek bizi diren eremu geografikoan eskumena duten Gizarte Zerbitzuei horren berri ematea.

Ebazpena, 2020ko apirilaren 29koa, Idazkariordetzarena, Estatistikako Institutu Nazionalaren Lehendakaritzaren eta Autonomia Erkidegoetako eta Tokiko Lankidetzako Zuzendaritza Nagusiaren 2020ko otsailaren 17ko Ebazpena argitaratzen duena. Ebazpen honen bidez, udal-erroldaren kudeaketari buruzko jarraibide teknikoak ematen zaizkie udalei.

Orri honen edukia informatzeko baino ez da. Akatsen bat edo gabeziaren bat aurkitzen baduzue, eskertzen dugu jakinaraztea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude