Hezkuntza

Hezkuntzarako sarbidea Nafarroan bizi diren haur guztien eskubide unibertsala da. Eskolatzea derrigorrezkoa eta doakoa da 6 eta 16 urte bitartean, adin txikikoaren legezko arduradunen administrazio-egoera edozein dela ere. 16 urterekin, Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa edo Erdi Mailako Lanbide Heziketa, Enplegu-tailerrak edo Lanbide-tailerrak aukeratzen ahal dituzte.

Egoera erregularrean dauden 18 urtetik gorako atzerritarrek doan osatzen ahal dute oinarrizko prestakuntza helduen prestakuntza-zentroetan. Graduko heziketa-zikloak edo unibertsitate-ikasketak ere egiten ahal dituzte.

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es cuadro-educacion-804x1024.png

ADINGABEENDAKO HEZKUNTZA

Hezkuntza-sistema etapa hauetan dago antolatuta:

0-6 urte: Haur Hezkuntza.

6-12 urte: Lehen Hezkuntza (nahitaezkoa).

12-16 urte: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH).

16-18 urte: Batxilergoa/Erdi Mailako Lanbide Heziketa.

Baldintza: haurra bizi den udalerrian erroldatuta dagoela egiaztatzea.

Pertsona migratuek Hezkuntza Sisteman sartzeko egin beharreko izapideak: Nafarroan dauden hizkuntza-ereduen berri izatea (ikusi beherago) eta dagokion ikastetxera jotzea matrikulazioa eskatzera. Dagokien ikastetxea zein den jakiteko, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko telefono zenbakira deitzen ahal da. Santo Domingo kalea, z/g. Iruñea. Telefonoa: 848 426 500.

Ikasle migratuendako informazio-gida.

Hezkuntza-sistema deskribatzen du. Hainbat hizkuntzatan argitaratua dago (gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez, errusieraz, errumanieraz, bulgarieraz, arabieraz, euskaraz). Hezkuntza Departamentuan eta Hezkuntzaren webgunean dago, ikastetxeetan, Tokiko Eskolatze Batzordeetan eta kontsulta egin behar duen edonork erabiltzeko.

HIZKUNTZA EREDUAK. Nafarroan, bi hizkuntza ofizial daude: euskara, nafarren zati batek hitz egiten duena, eta gaztelania, nafar guztiek hitz egiten dutena. Euskara berreskuratze-prozesuan dagoen berezko hizkuntza da. Euskara ikasteak aberastasun kulturala mantentzen laguntzen du.

D eredua: irakaskuntza euskaraz. Euskara, gaztelania eta atzerriko hizkuntza bat ikastea bermatzen du.

G eredua: irakaskuntza gaztelaniaz. Ikastetxe gehienek PAI programa dute, eta hainbat irakasgai ingelesez ematen dira. Gaztelania eta ingelesa ikastea bermatzen du.

A eredua: irakaskuntza gaztelaniaz euskara irakasgaiarekin. Gaztelania ikastea bermatzen du eta euskararen oinarrizko ezagutzak lortzen dira.

MATRIKULATZEKO EPEA. Eskaerak aurkezteko ohiko epea otsaila da. Onartutakoen zerrendak martxoan argitaratzen dira, eta matrikula ekaineko azken egunetan eta uztaileko lehen egunetan egiten da. Eskaerak aurkezteko beste epe berezi bat irailaren hasieran dago. Oso garrantzitsua da beti matrikula epe arruntean egitea.

Epe horietatik kanpo, berandu sartzen diren ikasleak plaza hutsak dituzten ikastetxeetan onartuko dira. Eskolatzeko Tokiko Batzordeek eskolatzeari buruzko aholkularitza ematen diete ikasle migratu sartu berriei, gurasoen interesari eta ikastetxeak onartzeko aukerei bidezko arreta emanez.

BERANDU SARTU DIREN IKASLE MIGRATUENDAKO INFORMAZIO-GIDA (dokumentu hau eta beste hainbat jatorriz gaztelaniaz daude)

HEZKUNTZA SAILAREN BEKAK ETA LAGUNTZAK

ANIZTASUNARI ERANTZUTEKO PLANA

HAUR HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA (0-3 URTE)

ADINGABEENDAKO ESKOLA-LAGUNTZA ETA HEZKUNTZA JARDUERAK ESKAINTZEN DITUZTEN ERAKUNDEAK

Lantxotegi. Gazteen eta gizarteratzeko eta laneratzeko zailtasunak dituzten sektoreen sustapenean – Prebentzio pertsonalean – Esku hartzea, gizarte- eta hezkuntza-arloko eta integrazioko erantzuna ematen saiatuz. Diruz lagundutako hezkuntza-programak ematen dituzte eskola-erritmoa jarraitzeko arazoak dituzten eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitu ez duten gazteentzat: Curriculum Programa Egokitua 16 urtera arteko gazteentzat, Nekazaritza-lorezaintzako Oinarrizko Lanbide Heziketa eta lore-konposizioak 15 eta 17 urte bitarteko gazteentzat, Eraikinak Mantentzeko Lanbide Tailerra 16 eta 21 urte bitarteko gazteentzat.

Sei Elkartea – Kulturarteko Gizarte eta Hezkuntza Zerbitzua

Iruñeko eta Tuterako Elizbarrutiko Caritas. ANIMAZIO KOMUNITARIOA

ITAKA Fundazioa. Itaka Eskolapioak. Kontaktua: sedepamplona@itakaescolapios.org. Telefonoa: 948 203 891.

Aita Gurea parrokia. Kontaktua: posta elektronikoa: parroquiapadre1@yahoo.es

HELDUENDAKO HEZKUNTZA

Egoera irregularrean dauden 18 urtetik gorako atzerritarrek ez dute ikasketa arautuak egiteko eskubiderik.

Egoera erregularrean dauden 18 urtetik gorako atzerritarrek goi-mailako hezkuntza (unibertsitatea eta goi-mailako heziketa-zikloak), ikasketa horiei dagozkion titulazioak; hala nola, beken sistema publikoa eskuratzen ahal dituzte, nafarren baldintza berberetan.

OINARRIZKO PRESTAKUNTZA. Doan egiten ahal dute Hezkuntza Departamentuaren Helduen Hezkuntzako Zentroetan eta beste prestakuntza-eskaintza batzuen bidez: hizkuntza-eskolak, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren prestakuntza-ikastaroak…

GOI-MAILAKO PRESTAKUNTZA EMATEN DUTEN ZENTROAK

Nafarroako Unibertsitate Publikoa (UPNA).

Pertsona errefuxiatuei laguntzeko proiektua (UPNA).

Lanbide Heziketako Heziketa-zikloak.

Nafarroako Unibertsitatea.

Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala.

ATZERRIKO TITULU AKADEMIKOEN HOMOLOGAZIOA

Derrigorrezko ikasketen ondoren, izapideek kostu ekonomikoa dute. Hezkuntza Ministerioa. Paulino Caballero kalea 19, beheko solairua. Iruñea. Kontaktua: ainspeccion.navarra@correo.gob.es. Telefonoa: 948 979 360 eta 948 979 362.

EUSKARA IKASTEA

Zubiarte. Euskaltegi Publikoa

AEK

IKA Euskaltegiak

Hizkuntza-eskola ofizialak

GAZTELANIA ESKOLAK HELDUENTZAT.

Oinarrizko prestakuntza. Hezkuntza Departamentua

LAGUNTZA-ERAKUNDEAK

Alfabetatzea gaztelaniaz. Pertsona Migratuendako Informazio Guneak koordinatutako borondatezko irakasleak. Kontaktua: pim.irunea@gmail.com.

Helduen alfabetatzea eta prestakuntza. Ikaskide. Itaka Eskolapioak. Kontaktua: sedepamplona@itakaescolapios.org. Telefonoa: 948 203 891.

Emakume migratuak alfabetatzea eta prestatzea. Gaztelan Fundazioa. Kontaktua: impulso@gaztelan.org Telefonoa: 948 136 020.

Mentoriaren bidezko gizarte-laguntza. Ilundain Fundazioa. Caminan2 Programa. Telefono zenbakiak: 679 881 824 eta 948 19 93 79.

Kulturen arteko esparruan heztea eta zabaltzea. Alter Nativas. Kulturarteko Ekimenen Elkartea.

Iturrama Zentro Soziokulturala. San Juan Bosco kalea, 15. Iruñea.

NAZIONALITATEA LORTZEKO AZTERKETAK PRESTATZEA (Cervantes Institutuan)

A2 edo goragoko mailako gaztelania diploma DELE eta CCSE proba.

Orri honen edukia informatzeko baino ez da. Akatsen bat edo gabeziaren bat aurkitzen baduzue, eskertzen dugu jakinaraztea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude