Indarkeria matxista, Berdintasuna eta LGTBIQ+

INDARKERIA MATXISTA

Genero-indarkeriaren biktima zarela uste baduzu, aholkularitza eta laguntza premiaz jasotzeko aukera duzu, nahiz eta salaketarik jarri ez, nahiz eta administrazio-egoera irregularrean egon. Zerbitzu guztiak DOAKOAK dira. Baliabideak Genero-Indarkeria.

LARRIALDIETARAKO TELEFONOA: 112 (SOS Nafarroa). Genero-indarkeriaren ondorioz larrialdi-egoeran dauden emakume guztiei ematen die arreta, bai egoera erregularrean daudenei, bai egoera irregularrean daudenei. Handik, Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Jarduteko Protokoloa jartzen da abian. SOS Nafarroak parte hartzen duten zerbitzu guztiak koordinatzen ditu modu bateratu, doako, azkar eta integralean.

EZ da beharrezkoa salaketa jarri izana.

016 TELEFONOA: GENERO-INDARKERIAREN ONDORIOZ TRATU TXARRAK JASATEN DITUZTEN BIKTIMENDAKO ARRETA. Egunean 24 orduko informazioa eskaintzen du, 52 hizkuntzatan, teleitzulpen-zerbitzu baten bidez.

016 TELEFONORA EGINDAKO DEIEK EZ DUTE ARRASTORIK UZTEN TELEFONO-FAKTURAN. TELEFONOTIK EZABATU BEHAR DIRA. Informazio gehiago.

SALAKETA EPAITEGIAN. Genero-indarkeriako egoera baten aurrean, Nafarroako Justizia Jauregira jotzen ahal duzu salaketa jartzera, Emakumearen aurkako Indarkeriaren Epaitegian, delitu edo faltagatik zigor-arloko jarduketak has daitezen.

Babesa eskatzen ahal duzu Delituaren Biktimei Laguntzeko Nafarroako Bulegoan.

Genero-indarkeria pairatzen duzula frogatzen bada –genero-indarkeriaren biktima zarela aitortzen da– BABESTEKO AGINDUA EMANEN DA, ALDI BATERAKO ETA BEREHALAKOA. Babesak zure seme-alabak ere barne hartuko ditu, arriskuan badaude.

Administrazio egoera irregularrean bazaude, Babes Aginduak egoitza- eta lan-baimena eskatzeko aukera ematen dizu, salbuespenezko inguruabarrengatik.

Zure erasotzailearen mende dagoen familia berrelkartzeagatik egoitza-baimenarekin bazaude, egoitza- eta lan-baimen independentea lortzen ahal duzu.

Prozedura penala amaitutakoan, erasotzailea kondenatzen badute aldi baterako egoitza-baimena eta 5 urteko lan-baimena emanen zaizkizu. Genero-indarkeriako egoera frogatu ezin izan bada, aldi baterako egoitza- eta lan-baimena ukatu eginen zaizkizu.

ZERBITZUAK NAFARROAN

EMAKUMEEI LAGUNTZA JURIDIKOA EMATEKO ZERBITZUA (SAM). Laguntza juridikoa ematen du genero-indarkeriagatik salaketak jartzean eta prozesu judizial osoan zehar. Halaber, emakumeei aholkularitza ematen die eragiten dioten lege-gaien gainean (indarkeria, lan-eskubideak, familia-eskubideak, etab.). Informazio gehiago. Sartzeko izapideak.

GENERO-INDARKERIAREN BIKTIMEI ARRETA INTEGRALA EMATEKO TALDEAK. Genero-indarkeriaren egoeran dauden emakumeen eta haien ardurapeko senideen beharrei modu integralean erantzuten saiatzen dira. Hainbat diziplinatako profesionalek pertsona eta haren ingurunea baloratzen dituzte, eta arreta-plan pertsonalizatua diseinatzen dute, arreta soziala, psikologikoa eta juridikoa barne. Taldeko arreta ere eskaintzen dute. Diru-laguntzei buruzko informazioa ematen dute eta, hala badagokio, laguntza horiek eskatzera laguntzen dute edo beste zerbitzu batzuetara bideratzen dituzte, hala nola Gurutze Gorrira edo Caritasera.

Berdin dio egoera irregularrean bazaude. Berdin dio erroldatuta ez bazaude ere.

Non: bizi zaren lekuaren arabera dagokizun Oinarrizko Gizarte Zerbitzutik edo Auzoko Unitatetik, harrera-baliabideetatik edo beste baliabide batzuetako profesionaletatik (adibidez, Osasun-arlotik) bideratzen ahal zaituzte. Nafarroako Gobernuko Genero Indarkeriaren Biktimei Arreta Osoa emateko Taldeetara ere jotzen ahal duzu. Informazio gehiago.

GENERO-INDARKERIAREN BIKTIMEI ARRETA ETA BABESA EMATEKO TELEFONO-ZERBITZUA (ATENPRO). Gailu mugikorra da, genero-indarkeriaren biktimak edozein unetan langile espezializatuek artatutako zentro batekin harremanetan jartzeko. Aukera ematen du, larrialdi-egoeretan behar bezala erantzuteko, eta beste giza baliabide eta baliabide material batzuk mobilizatzeko.

Arreta Zentroak etengabeko jarraipena egiten dio erabiltzaileen egoerari, eta aldian-aldian harremanetan jartzen da haiekin berreskuratze integraleko prozesuan laguntzeko.

Tramitazioa eta betekizunak: taldeak Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin koordinatzen dira telefono zerbitzua eskatzeko. Baldintza da tratu txarren emailearekin ez bizitzea eta genero-indarkeriaren biktimei Nafarroan eskaintzen zaien programetan parte hartzea. Informazio gehiago.

NAFARROAKO GOBERNUAREN HARRERA-BALIABIDEAK

Genero-indarkeriaren egoeran dauden eta ohiko bizilekua utzi behar duten emakumeak, haien seme-alabak edo mendeko pertsonak babesteko eta artatzeko baliabideak dira. Harreraz gain, banakako laguntza eta jarraipena ematen da, norberaren egoera normalizatzeko. 

LARRIALDIETAKO ZENTROA. Helburua berehalako ostatu segurua ematea da (7 egun, hilabete arte luzatzen ahal izanen dena). Langile espezializatuek berehalako harrera, ostatua, mantenua, orientazioa, aholkularitza, akonpainamendua eta laguntza psikosoziala eskaintzen dituzte. Doako baliabidea da.

Non izapidetu: Nafarroako SOSen bidez, 112 telefonoan. Premia- eta beharra-irizpideek bideratzen dituzte onarpen-baldintzak. Informazio gehiago.

GENERO-INDARKERIAREN BIKTIMENDAKO HARRERA-ETXEA. Egonaldi ertaineko egoitza-baliabidea –6 hilabete dira, luzatzen ahal dira 3 gehiago. Ostatua, laguntza eta banakako jarraipena eskaintzen ditu. Banakako berreskuratze-plana egiten da. Doako baliabidea da.

Non izapidetu: eskabidea aurkeztu behar da Nafarroako Berdintasun Institutuan (INAI), Harrera Baliabideen, Gizarte Zerbitzuen edo Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Taldeen (EAIV) txostenarekin. Informazio gehiago.

TUTORETZAPEKO ETXEBIZITZA. Egonaldi luzeko egoitza-baliabidea –urtebete, gehienez ere bi urtera luza daiteke– Harrera-etxeko langile teknikoek artatua, Harrera-etxeko egonaldia amaitzean laguntza gehiago behar duten emakumeak indarberritzen laguntzeko.

Nafarroako Gobernuak etxebizitzen kostuak eta hornidurak ordaintzen ditu, baina mantenu-gastuak emakume erabiltzaileek ordaintzen dituzte.

Non izapidetu: emakumeak Harrera-etxean egiten duen egonaldia amaituta, bertako talde teknikoak eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuak baloratzen dute egokia den emakumeak baliabide hori eskuratzea indartzen jarraitzeko. Informazio gehiago.

Lau plazako etxebizitza, prostituzio-testuinguruetan dauden eta COVID-19 pandemiaren ondorioz ostatu hartzeko zailtasun larriak dituzten emakumeei ostatu emateko. Etxebizitzako Zuzendaritza Nagusiaren ekarpena, Nafarroako Berdintasunerako Nafarroako Institutuarekin (INAI/NABI) eta Nasuvinsarekin lankidetzan.

ETXEBIZITZA BABESTUA ESKURATZEA. Etxebizitza publikoen sustapenetan, hainbat etxebizitza gordetzen da, alokairuan eta jabetzan, genero-indarkeriaren biktima direla egiaztatzen dutenentzat.

Non izapidetu egiaztagiria: erreserba hori eskuratzeko, genero-indarkeriaren biktima izatearen egiaztagiria Berdintasunerako Nafarroako Institutuan tramitatzen da. Informazio gehiago.

DIRU-LAGUNTZAK

LARRIALDIETARAKO LAGUNTZAK. Genero indarkeriaren biktima diren eta arrisku pertsonal larriko egoeragatik ohiko bizilekua utzi behar duten emakumeei eskaintzen zaie, baliabide ekonomikorik ez dutenean unean uneko oinarrizko beharrei aurre egiteko. Informazio gehiago.

GENERO INDARKERIAREN BIKTIMENDAKO LAGUNTZAK, BALIABIDE EKONOMIKO NAHIKORIK EZ DUTELA ETA ENPLEGUA LORTZEKO ZAILTASUN BEREZIAK DITUZTELA EGIAZTATZEN BADUTE. Enplegua lortzeko zailtasunak dituzten genero indarkeriaren biktimei diru-laguntza. Informazio gehiago.

DOAKO BALIABIDEAK PROSTITUZIO-EGOERAN DAUDEN EMAKUMEENTZAT.

Prostituzioan ari diren eta/edo prostituzioa utzi nahi duten emakumeendako informazio-, laguntza- eta arreta-baliabideak dira. Informazio gehiago

SEXU-ESPLOTAZIORAKO EMAKUMEAK SALEROSKETARI BURUZKO INFORMAZIOA

Askotan zaila izaten da emakumeen aurkako indarkeriaren adierazpen hori identifikatzea. Informazio-orri honek haien onarpena eta biktimen eskubideen berri izatea errazten du.

Sexu-esplotaziorako emakumeen salerosketari buruzko informazioa.

Castellano Euskera Inglés

GENERO-INDARKERIAREN ARLOAN ARRETA ZUZENA EMATEN DUTEN EMAKUME-ELKARTEAK

ABIATZE. Osasunaren sustapena. Prostituzioaren esparruan pertsonei arreta sozio-sanitarioa ematea du helburu. Kontaktua: abiatzeprograma@gmail.com. Telefonoa: 619 800 692.

SALEROSKETAREN AURKAKO EKINTZA. Emakumeen eta nesken sexu-esplotaziorako salerosketaren aurka borrokatzen dira, tokiko, nazioko eta nazioarteko ikuspegitik. Berdintasun-balioak sustatzen dituzte, pertsonen arteko harreman osasuntsuak lortzeko. Informazio gehiago.

ASTELEHEN LILAK. Genero-indarkeriatik bizirik atera direnei aholkularitza eta laguntza ematea du helburu. Gizonendako eta emakumeendako aukera-berdintasunarekin lotutako jarduerak antolatzen dituzte. Lehenengo kontsulta doakoa da. Autodefentsa, auto-estimua, jendaurrean hitz egiteko teknikak eta abar lantzeko talde-ikastaroak ematen dituzte. Kontaktua: luneslilasnavarra@gmail.com. Telefonoa: 661 797 140.

EHULEAK. Nafarroako Emakumeen Tratu txarrak Ikertzeko Batzordea. Berdintasunean hezteko eta bikote-harremanetan indarkeria matxistari eta sexu-indarkeriari aurrea hartzeko eta aurka egiteko lan egiten dute; prostituzioa ere aintzat hartzen da, sexu-indarkeria mota gisa hartzen baita. Kontaktua: ehuleaknafarroa@malostratos.org. Telefonoa: 646 640 000. Informazio gehiago.

ITXAROPEN GUNE – Itxaropen Lekua (Aigle). Irabazi-asmorik gabeko elkartea da, gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonak, bereziki, emakume etorkinei eta prostituzioan aritzen diren emakumeei arreta ematen dieten profesionalak, giza errealitateekin konprometituta daude eta boluntarioak dira. Informazio gehiago.

MUNDUKO MEDIKUAK. Prostituzio-egoeran dauden emakumeei arreta emateko proiektua: eskubide eta baliabide sozio-sanitarioei buruzko informazioa, banakako arreta eskaintzen da konfiantzazko giroan. Emakumeen Mutilazio Genitala Prebenitzeko Proiektua: emakume afrikarrei beren eskubideei eta baliabide sozio-sanitarioei buruzko informazioa ematen zaie, konfiantza-giroan banakako arreta eskainiz. Gizonei eta emakumeei osasunari, genero-indarkeriari, eskubideei eta abarri buruzko prestakuntza eskaintzen zaie, kulturarteko ikuspegitik. Informazio gehiago.

VILLA TERESITA. Gizarteratzeko, nork bere burua ezagutzeko, gaztelania ikasteko, elikadurarako, seme-alaben hezkuntzarako, osasunerako eta abarretarako orientazioa eta tailerrak eskaintzen dituzte. Telefonoa: 948 239 199. Informazio gehiago.

BERDINTASUNA

EMAKUMEEN ETXEA: hiriko emakume guztien topaleku eta erreferentzia izan nahi du, aliantzak ehuntzeko eta emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko behar diren indarguneak eta sinergiak sortzeko. Erreferentziazko espazio feminista, intersekzionala eta belaunaldien artekoa izateko sortu zen, eragin politikoko estrategia bateratuak gauzatu ahal izateko. Informazio gehiago.

IBILBIDE BIOLETAREN MAPA. Tresna digital erraza eta eraginkorra da, berdintasunaren aldeko 29 emakume-elkarte online ezagutzeko eta lokalizatzeko aukera ematen duena. Mapak kokatu eta ikusarazi egiten ditu, berdintasunaren alde egiten duten lanari balioa emanez. Beste aldetik, elkarteen arteko harremana errazten du, haien lana ezagutaraziz eta Nafarroan berdintasuna lantzen duen elkarte-sarea indartuz. Informazio gehiago.

IPESEKO EMAKUMEEN LIBURUTEGIA. Emakumeen ikasketekin lotutako dokumentazioaren funts espezializatua, bai eta emakumeek idatzitako literaturan eta fikziozko beste formatu batzuetan ere. Helburua da emakumeek jendartearen historian egiten duten ekarpena –ideiak, arteak eta kultura– berreskuratzea eta eskuragarri jartzea, eta emakumeen egoera eta aniztasuna ezagutzea, aukera-berdintasuna benetakoa izanen den etorkizuna hurbiltzeko. Emakumeei, ikasleei, ikertzaileei, kolektiboei eta, oro har, publikoari eskaintzen zaie. Dokumentazio Zentroa – Emakumeen Liburutegia

BESTE ELKARTE BATZUK

Berdintasun-programak dituzten emakume-elkarteak eta beste erakunde batzuk

LGTBIQ+

KATTALINGUNE. Nafarroako Gobernuko LGTBI+ Informazio eta Arretarako Zerbitzu Publikoa, sexologian eta generoan espezializatutako langileek artatua. Nafarroa osoari ematen dio zerbitzua, Iruñean eta Tuteran dituen egoitzetatik. Informazio gehiago.

HARROTU ZENTROA. Iruñeko Udalaren zerbitzua, Kattalingorrik kudeatua. Banakako eta taldeko arreta sexologikoa eta psikosoziala ematen du, bai eta berdintasunik eza eta diskriminazioa jasaten duten lesbiana, gay, transexual, transgenero, bisexual eta intersexualei elkarri laguntzeko topaketak ere. Informazio gehiago.

Sexu eta Ugalketa Osasunaren Arretarako Zentroa – CASSyR- TXANTREA ANDRAIZE. San Kristobal etorbidea, z/g. Munduko Parkea. Txantrea. Iruñea. Telefonoa: 848 422 766. Trans eta intersexualendako programa espezializatua. Informazio gehiago.

Orri honen edukia informatzeko baino ez da. Akatsen bat edo gabeziaren bat aurkitzen baduzue, eskertzen dugu jakinaraztea.