Iritsi berri bazara, PIM-MIGera (Migratuendako Informazio Gunera) joan zaitezke informazio eske, astelehenetan, 18:00etatik 19:00etara, Plazara erakinera, Kale Nagusia, 31, Iruñea. Gurekin harremanetan jar zaitezke, honela ere: pim.irunea@gmail.com
Whatsapp: 681 971 464
Astearte goizetan ere hona joan zaitezke, 9:00etatik 11:00etara: Apoyo Mutuo – Elkarri Laguntza, Marcelo Celayeta etorbidea, 60 Iruñean.
Hitzordua eska dezakezu migrazioei buruzko Oinarrizko Orientazio eta Informazio Zerbitzuan astelehenetik ostiralera 9:30etatik 17:00etara 848 420 972 edo 678 508 243 telefonoan Iruñerako (Orreaga etorbidea 4) edo 848 433 661 edo 678 508 286 Tuterarako (Estanca kalea zg, behea).
NAFARROAN BIZITZEN GERATU NAHI BADUZU
Hizkuntza ezagutzen ez baduzu, lehenik eta behin gaztelania ikasi behar duzu. Euskara ere hizkuntza propioa da eta ikasten ahal duzu.
Nafarroako bizilaguna izateko, erroldatuta egon behar duzu.
Osasun-sistemara sartzeko, Osasun Txartel Indibiduala (OTI) eskatzeko hitzordua eska dezakezu bizi zaren tokiko osasun-zentro hurbilenean.
Administrazio-egoera irregularrean bazaude, ezin duzu lanik egin, baina, behin gaztelania jakinda, prestakuntza jaso dezakezu, sustraitzea lortzen laguntzen ahal dizuna.
GIZARTE-ZERBITZUEN SISTEMA PUBLIKOA
Prestazioak kudeatu eta aholkatzen dituzten profesionalen taldeak dira. Udalek banaka edo mankomunaturik eskaintzen dituzten zerbitzu publikoak dira.
HARTZAILEAK: Nafarroako udalerrietan erroldatutako pertsonak, bai eta Nafarroan erroldatuta ez daudenak ere, larrialdiko egoera pertsonalean eta egoera behartsuan daudenak, erbesteratuak, errefuxiatuak eta aberrigabeak barne.
OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK: Gizarte Zerbitzuen Sistema Publikora sartzeko atea dira.
Gizarte Eskubideen Departamentua: Arreta online. Telefono bidezko arreta: 848 426 900 eta 902 165 170
LAGUNTZA EKONOMIKOAK
Errenta bermatua: oinarrizko premiak aseta ez dituzten pertsonendako aldizkako prestazio ekonomikoa da. Informazio gehiago.
Gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonendako larrialdietarako laguntzak: aparteko gastuei edo larrialdi-egoerei aurre egiteko laguntza ekonomikoak dira. Informazio gehiago.
Gizarte-larrialdietarako udal-prestazioak: laguntza ekonomiko puntualak eta subsidiarioak dira, aldizkakoak ez direnak, ustekabeko gizarte-larrialdiko egoeretan, eta beste prestazio edo zerbitzu batzuetatik konpondu gabeko biziraupeneko oinarrizko premiak asetzera bideratuta daude. Jasotako beste laguntza batzuen osagarriak izan daitezke.
Guraso bakarreko familiendako laguntzak: laguntza espezifikoak dira. Informazio gehiago.
Pobreziako edo gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonentzako beste tarifa sozial batzuk: Elektrizitatearen gizarte-bonua, eskualdeko hiri-garraioa (Iruñerriko Mankomunitatea) eta (Tuterako Udala), ur-horniduraren tarifa soziala (Iruñerriko Mankomunitatea).
Orrialde honen edukia informatzeko baino ez da. Eskerrak ematen dizkizugu edozein akats edo gabezia jakinarazten badiguzu.
