Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua
Nafarroan duela 3 hilabete baino gehiago bizi direla egiaztatzen duten pertsona guztiek, adina, nazionalitatea eta legezko edo administrazio-egoera edozein dela ere, Nafarroako Osasun Publikoaren Sistemak emandako doako osasun-laguntzarako eskubidea dute. metodo diagnostiko, prebentibo eta terapeutikoak egitea eta, hala badagokio, tratamendu farmakologikoa. Horretarako, Osasun Txartel Indibiduala (OTI) eduki behar duzu, eta osasun-zentro batera edo farmazia batera joaten zarenean aurkeztu behar duzu, agindutako sendagaiak eskuratzeko.
Larrialdi egoeran egonez gero, beti artatuko dituzte, nahiz eta Nafarroan 3 hilabete baino gutxiago eraman.
OSASUN TXARTEL INDIBIDUALA (OTI).
Espainiako nazionalitatea (NAN) edo egoitza-baimena (AIZ) baduzu, dagokizun osasun-zentroan eska dezakezu OTIa. Informazio gehiago.
Administrazio-egoera irregularrean bazaude (ez duzu egoitza-baimenik), eskatu hitzordua dagokizun osasun-zentroko gizarte-langilearekin. Eraman hitzordura zure dokumentazioa: pasaportea, adibidez, eta errolda-ziurtagiria, halakorik baduzu.
Espainian 3 hilabete baino gehiago eman dituzuela egiazta badezakezu, gizarte-langileak OTIa eskatuko du. Hori erroldarekin edo beste dokumentu batzuekin egiaztatzen ahal duzu: aterpea, ikastetxean izena ematea, GKE baten ziurtagiria, gizarte- eta osasun-zerbitzuetara egindako bisiten erregistroa, etab.
Aldi baterako egonaldian bazaude (Espainian 90 egun baino gutxiago daramatzazu bizitzen), gizarte-langileak txosten bat egin dezake, eta, bertan, zure premia sanitarioak, ekonomikoak eta sozialak eta Nafarroan bizitzen jarraitzeko duzun borondatea baloratuko ditu. Txosten horrekin, zure errolda-agiriarekin eta pasaportearekin, gizarte-langileak zure OTIa eskatuko du.
Nafarroan erroldatuta ez bazaude, bizilekurik ez duzulako edo bizi zaren tokian erroldatu ezin bazara, zure bizilekua beste dokumentu batzuekin froga dezakezu: GKEen ziurtagiria, ikastetxeetan izena ematea, txosten soziala, etab.
Txartel-eskaera onartzen bada, etxera bidaliko dizute.
Salbuespen gisa, 3 hilabete baino gutxiago daramaten pertsonei arreta ematen zaie, osasun-zentroko gizarte-langileak txostena egin ondoren, OTI izapidetzeko bulegoak sinatuta.
Espainiako Estatuan Nazioarteko Babesa eskatu baduzu, OTIa zuzenean eska dezakezu zure Osasun Zentroko harrera-zerbitzuan. Nazioarteko Babesaren eskaera, zure pasaportea edo dokumentazioa eta Nafarroako errolda-agiria eraman behar dituzu (ezin bazara erroldatu beste dokumentu batzuekin edo txosten sozial batekin ordezkatzen ahal duzu errolda-agiria).
HIZKUNTZA. Nafarroako Osasun Zerbitzuak telefono bidezko itzulpen-zerbitzu bat du zuri hobeki ulertzeko. Eskatu behar baduzu.
DENTISTA. Oliveto kondearen kalea, 2. solairua. Hitzordua eskatzeko telefonoa: 848 42 92 34. Larrialdiak: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara.
IKUSMENA. Hitzordua lortu dezakezu zure Osasun Zentroaren bidez.
LARRIALDIAK
Ospitalekoak: ospitale batera joan zaitezke –Iruñean, Lizarran edo Tuteran –, zure osasun-egoerak larritasunagatik hala eskatzen duela uste baduzu.
SOS NAFARROA LARRIALDIAK: 112 telefonoa. Osasun-larrialdiko laguntza eskatzeko telefonoa.
OSASUN MENTALA
Osasun Mentaleko Zentrora bideratzea, beste espezialitate batzuetan gertatzen den bezala (kirurgia, kardiologia, traumatologia, etab.), familiako medikuak egin behar du lehen bisitarako. Hurrengo bisitak Osasun Mentaleko Zentroan bertan programatzen dira.
Nola iritsi Osasun Mentaleko Zentroetara?
SEXU- ETA UGALKETA-OSASUNA
SEXU- ETA UGALKETA-OSASUNAREN ARRETARAKO ZENTROAK (CASSYR), OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUKOAK.
Nafarroa osoko biztanleen sexu- eta ugalketa-osasunari arreta integrala eskaintzen diote. Zentro bakoitza diziplina anitzeko talde batek osatzen du: hezitzaileak, erizainak, emaginak, ginekologoak eta sexologoak. Banakako arreta, taldeko prestakuntza eta aholkularitza eskaintzen zaie profesionalei.
Bizilekuaren arabera dagokizun zentrora joan zaitezke zuzenean kasu hauetan: haurdunaldia edo haurdunaldiaren proba, koitoaren osteko pilula, kontrazepzioa, haurdunaldiaren borondatezko etetea, sexualitateari buruzko gaietan informazioa eskatzea, sexu-transmisiozko infekzioaren susmoak edo sexu-erasoa.
Sexu- eta ugalketa-osasunaren arretarako zentroak Nafarroan.
Sexu eta Ugalketa Osasunaren Arretarako Zentroa- Txantrea-Andraize
Sexu-plangintzari eta -hezkuntzari buruzko informazioa ematen dute.
Eskaintzen dituen zerbitzuak:
-Informazioa, arreta ginekologikoa, psikosexologia, etab.
-Guraso-elkarteentzako ikastaroak.
-Prostituzioaren eremura zuzendutako programa espezifikoa.
Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 8:30etik 14:00etara eta 15:30etik 20:00etara. Ostiraletan, 08:30etik 14:00etara.
Gazteentzako programa: urritik maiatzera/ekainera: 23 urtetik beherako gazteentzako arreta espezializatua.
Avda. San Kristobal, z/g. Munduko parkea. Txantrea. Iruñea. Telefonoa: 848 422 761. e-maila: cassyr.andraize@navarra.es
NAFARROAKO OSASUN ZERBITZU PUBLIKOEI BURUZKO INFORMAZIOA.
OSASUNAREN ARLOAN LAN EGITEN DUTEN ELKARTEAK. Pazienteen elkarteak.
Orri honen edukia informatzeko baino ez da. Akatsen bat edo gabeziaren bat aurkitzen baduzue, eskertzen dugu jakinaraztea.
