Atzerritartasuna, asiloa eta nazionalitatea

GARRANTZITSUA

– Komeni da nortasun-agiri bat aldean eramatea beti.

– Egoera irregularrean dauden pertsonen kasuan, komeni da pasaportearen fotokopia eramatea beti.

– Pertsona bat egoera irregularrean egoteagatik atxilotzen badute, ofiziozko abokatua eskatzeko eskubidea izanen du.

ALARMA-EGOERAREN ONDORENGO EGOERA

ATZERRITARTASUNA. Alarma-egoeran, hitzorduak bertan behera utzi dira eta dokumentazioa aurkezteko epeak geldirik egon dira. Ekainaren 1etik aurrera, dokumentazioa aurkezteko epeak berrabiarazi dira. Izapide telematikoak (dokumentu hau, beste hainbat bezala gaztelaniaz dago).

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es image-1024x1024.png

ALDI BATERAKO EGOITZA- BAIMENA DUTEN PERTSONAK

Pertsona hauek dira Espainiako Estatuan, 90 egun baino gehiago eta 5 urte baino gutxiago egoteko baimena duten atzerritarrak; alde batera utzita, ikasketarako egonaldiak, ikasleen mugikortasuna, lanekoak ez diren praktikak edo boluntarioen zerbitzuen arloan ezarrita dagoena. Informazio gehiago

EGOERA IRREGULARREAN DAUDEN PERTSONAK

Egoera horretan ezin da lan baimenik lortu, ez eta legezko lan kontraturik ere. Hiru urtez iraun behar da lanean, ahal den moduan, Espainiako Estatuan hiru urtez bizi izan dela egiaztatu arte; orduan hasten ahal dira paperak tramitatzen, baldintzak betetzen badira.

Dena dela, 2021eko urrian Atzerritarrei buruzko Legearen Erregelamenduaren (903/2021 ED) erreforma bat egin zen, paperik gabeko adingabeen abandonuarekin eta bazterketarekin amaitzeko, eta tutoretzapean egondako gazteei ere eragiten die 23 urtera izan arte.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Adingabeak orrira eta ikusi LAN- ETA EGOITZA-BAIMENAK.

AHOLKUAK LORTZEKO TOKIAK

ATZERRITARTASUNAREN ETA KULTURARTEKO BITARTEKARITZAREN ARLOKO LAGUNTZA ETA AHOLKULARITZA ZERBITZUA. Erakundeekin eta erkidegoko beste baliabide batzuekin koordinatuta: atzerriko faktorea erabakigarria den prozesuak errazten dira.

Gurutze Gorriak kudeatzen duen Nafarroako Gobernuaren zerbitzua, Iruñean, Tuteran, Lizarran, Tafallan, Zangozan, Altsasun, Lodosan, Cintruenigon eta Castejonen ordezkaritzak dituena. Hitzordua eskatu behar da. Telefonoa: 948 206 570.

BESTE ERAKUNDE BATZUEN AHOLKULARITZA JURIDIKOA

Sei-Kulturarteko Zerbitzu Soziohezitzailea. Aholkularitza, informazioa, orientazioa eta laguntza administrazio-prozesuetan eta immigrazio-gaietan. Migratzaileei, haiek artatzen dituzten profesionalei eta gaian interesa duen edonori zuzendua. Harrera: astelehenean 09:30etik 13:30era. Telefonoak 948 23 97 39 eta 673 329 449. Cipriano Olaso kalea, 4. Iruñea. Informazio gehiago.

Bidean. Telefonoa: 679 983 392. Emiliana Zubeldia kalea, 5. Iruñea.

Elizbarrutiko Caritas. 948 225 909 telefonoa. San Anton kalea, 8. Iruña. Elizbarrutiko Caritas

Ikaskide. Kale Nagusia 70, 1. Iruña. Astelehen eta ostegunetan 18:30etatik 20:00etara. Ikaskide@itakaescolapios.org Tel. 616 874 707 Hainbat zerbitzu eskaintzen ditu:

  • Aholkularitza: Nazionalitatea, Egoitza-baimena eta Txartel Gorria lortzeko.  
  • Gizarte-langilea: astelehen goizean egoten da.
  • Informatika ikastaroa, 2022ko urtarriletik aurrera.

ARRAZAKERIAREN AURKAKO SALAKETAK 

SOS Arrazakeria Nafarroa. Telefonoa: 948 211 521. Zapateria kalea 31. Iruña. Kontsultak: sosarrazakeria.nafarroa@gmail.com. Sos Arrazakeria Federazioa.

NOLA LORTU EGOITZA-BAIMENA SALBUESPENEZKO EGOERETAN

GIZARTEAN ERROTZEA. 3 urteko egonaldia justifikatu behar da. Hori egiaztatzen duen edozein agirik balio du: erroldatzeak, Atzerritarrendako Internamendu Zentroan (CIE) sartzeko agiriak, hegazkin-txartelak, osasun-zentro bateko arretak, etab., azken 5 urteetako aurrekari penalen ziurtagiria eta gutxienez urtebeteko lan-kontratua, gutxienez astean 30 ordukoa, aurkeztea. Nekazaritzako lanaren kasuan, 6 hilabeteko bi kontratu izaten ahal dira. Etxeko langileek edo adineko nahiz adin txikiko pertsonen zaintzaileek urteko hainbat kontratu aurkez ditzakete, astean 30 ordu, familia loturak edo aldeko gizarte langilearen integrazio txostena.

FAMILIAN ERROTZEA. Espainiako nazionalitatea duen adingabe baten aitaren edo amaren kasua da, baldin eta adingabeak bere kargua badu eta harekin bizi bada, edo gurasoen eta seme-alaben betebeharrak edo aita edo ama espainiarraren seme-alabenak eguneratuak baditu.

LANEAN ERROTZEA. Gutxienez bi urte egoera irregularrean daramatzan pertsona batek egoitza izateko eskubidea du, baldin eta frogatzen badu 6 hilabete baino gutxiagoko lan harremana duela, ebazpen judizial edo administratiboaren bidez egiaztatua.

GENERO INDARKERIA. Genero-indarkeriagatiko babes-agindu batek edo horren zantzuak dituen Ministerio Fiskalaren txosten batek behin-behineko egoitza-baimena lortzea ahalbidetzen du.

GIZAKIEN SALEROSKETAREN BIKTIMAK. Biktimak delitua ikertzen laguntzen ari denean.

SARE ANTOLATUEN AURKAKO LANKIDETZA administrazio agintariekin, poliziarekin, zerga-agintariekin edo justiziarekin, beti ere, legez kanpoko immigrazioa, lan- edo trafiko-esplotazioa edo prostituzioko trafiko bidegabeaz biktima, lekuko edo kalteduna bazara.

LANKIDETZA AGINTARI PUBLIKOEKIN, SEGURTASUN NAZIONALEKO EDO ORDENA PUBLIKOKO ARRAZOIAK DIRELA ETA, sare antolatuen aurkako borrokarekin zerikusirik ez duten gaietan, edo interes publikoko edo segurtasun nazionaleko arrazoiak daudenean.

NAZIOARTEKO BABESA ESKATZEN DUTEN PERTSONAK 

ESPAINIAKO ESTATUAN ASILOA EMATEA SALBUESPENEZKOA DA

ASILOARI BURUZKO AHOLKULARITZA NAFARROAN

Gurutze Gorriak eta Errefuxiatuari Laguntzeko Espainiako Batzordeak (CEAR) Nazioarteko Babeseko prozedurari buruzko informazio eta aholkularitza zerbitzu juridikoa eskaintzen diete baliabide ekonomikorik gabeko pertsonei.

Gurutze Gorria. Leire kalea, 6. Iruña. Telefonoa: 948 206 570. Gurutze Gorriaren Batzarrak daude Nafarroako beste 17 herritan. Aurretik hitzordua eskatu behar da, bertaratuta.

CEAR. Sandoval kalea, 2, lokala. Iruña. Telefonoa: 848 480 818. Errefuxiatuari Laguntzeko Espainiako Batzordea

ASILOA ESKATZEKO PROZEDURA

NORK ETA NOIZ: Europar Batasunetik kanpoko adineko atzerritarrak eta Espainiako Estatuan Nazioarteko Babesa eskatu nahi duen aberrigabeak. Eskabidea pertsonalki aurkezten ahal du edo, ezintasun fisiko edo legala izanez gero, ordezkatzen duen pertsonaren bidez. Adingabeek aitarekin, amarekin edo legezko tutorearekin eskatzen ahal dute. Nazioarteko babesa lehenbailehen eskatzea komeni da.

NON ETA NOLA: Asiloa eskatzeko hitzordua. Atzerritarren Bulegoak ematen du hitzordua (Gipuzkoako etorbidea, 40, Buztintxuri. Iruña) Nazioarteko babesa eskatu nahi duela adierazten duenari. Garrantzitsua da elkarrizketaren eguna adierazten duen dokumentua beti aldean izatea, eskatzaileak Espainiako lurraldean jarraitzeko baimena ematen baitu eskaera gauzatu arte; kanporatua ez izateko eskubidea aitortzen du. 2020ko otsailean, gutxi gorabehera urtebeteko itxaronaldia egonen da elkarrizketarako.

Asilo-eskaera: Atzerritarren Bulegoan aurkezten da.

Elkarrizketa: funtsezkoa da hura prestatzea eta erakunde espezializatu baten aholkularitza juridikoa jasotzea (Nafarroan CEAR eta Gurutze Gorria). Garrantzitsua da jazarpen pertsonaleko gertaerak jasan izana, hala nola, talde politiko, etniko edo erlijioso bateko kide izateagatik edo zure sexu-joeragatik, gatazka armatuengatik edo zure herrialdean tratatu ezin diren gaixotasunengatik edo zure pertsonari egindako erasoak edo mehatxuak, ahal dela frogak emanez. Elkarrizketaren ondoren, Frogagiri Zuria ematen zaio, eskabidea aurkeztu izanaren frogagiria, 6 hilabeteko balioa duena.

ESKAERA TRAMITERA ONARTZEKO EBAZPENA: agintariek hilabeteko epea dute, elkarrizketatik hasita, izapidetzea onartzen duten edo ez erabakitzeko.

Zure eskaera tramitera onartzen ez badute: jar zaitez harremanetan abokatu batekin edo erakunde espezializatu batekin, helegite-aukerei buruzko aholkuak eman diezazkizun.

Zure eskaera tramitera onartzen bada: automatikoki luzatuko da eskaera aurkeztu izanaren Frogagiri Zuria adierazten den egunera arte (6 hilabete elkarrizketaren egunetik). Iraungitakoan, asilo-eskatzailea dela egiaztatzen duen eta lan-baimena ematen duen Txartel Gorri bat izapidetu behar da –internet bidez hitzordua eskatuta–. Sei hilean behin berritu behar da.

NAZIOARTEKO BABESA ESKATZEKO EBAZPENA

Ezezko ebazpena, Nazioarteko Babesa ukatuz. Pertsona egoera irregularrean gelditzen da. Jar zaitez harremanetan abokatu edo erakunde espezializatu batekin, ebazpena aztertu eta errekurtso-aukerei buruzko aholkularitza lortzeko.

Ezezko ebazpena, Nazioarteko Babesa ukatzen duena, baina urtebeterako bizileku- lan-baimena ematen duena, ARRAZOI HUMANITARIOENGATIK. Egoerari dagokion txartela tramitatuko da.

Asiloa/babes subsidiarioa ematen duen ebazpen positiboa. Dagokion txartela tramitatuko da.

Harrera eta integrazio prozesuetan laguntzea: Nafarroako Gobernuak koordinazio eta komunikazio lanak egiten ditu gainerako departamentu, toki entitate, herritarren ekimen, errefuxiatu eta abarrekin. Gizarte-erakundeekin lankidetzan, berariazko PROTOKOLOA prestatu zuen (gaztelaniaz dago).

ASILO-ESKATZAILEENDAKO HARRERA-PROGRAMA. Estatuko programa bat da, Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantza Ministerioak (MITRAMISS) finantzatua, tramitatzen ari diren edo asiloa eskatu duten eta egoera zaurgarrian dauden pertsonei laguntzeko. Ministerioak koordinatzen du asilo-eskatzaileen postuen esleipena estatu osoan.

Nafarroan, Gurutze Gorriak eta CEARek kudeatzen dute. Programan sartzeko eskaera Gurutze Gorriaren bidez bakarrik egiten ahal da, balorazio soziala egin ondoren.

ESPAINIAKO NAZIONALITATEA LORTZEKO MODUA

NAZIONALITATEA EGOITZAGATIK

Egiaztatu behar da Espainiako Estatuan bizi izan zarela, era legalean eta jarraian eskaera egin aurreko 10 urteetan. Nahikoa da 5 urte pertsona errefuxiatu izaera lortu duen pertsonarentzat, eta 2 urte iberoamerikar, Andorrako, Filipinetako, Ekuatore Gineako, Portugalgo edo sefardi jatorriko pertsonentzat.

Egoera jakin batzuetan, nahikoa izanen da urtebetean bizi izan direla frogatzea, hala nola, Espainiako Estatuan jaiotako pertsonen kasuan bezala, espainiar herritarrarekin ezkonduak –eta ez bananduak- eta espainiarraren alargunak.

Bi azterketa gainditu behar dira: bata Espainiako ezagutza konstituzionalei eta soziokulturalei buruzkoa, CCSE proba, eta bestea hizkuntzaren ezagutzari buruzkoa, DELE gaztelaniaren diploma.

Orri honen edukia informatzeko baino ez da. Akatsen bat edo gabeziaren bat aurkitzen baduzue, eskertzen dugu jakinaraztea.