Atzerritar adingabeen (euskaraz adin-txikiko terminoa ere erabiltzen da) egoera eta 18 urtetik gorakoena oso desberdinak dira paperei, osasunari edo hezkuntzari dagokienez; adingabe guztiek egoitza-baimena dute eta ezin dira deportatuak izan.
Dagokion Autonomia Erkidegoa da guraso edo tutorerik gabe dagoen adingabearen arduraduna, 18 urte bete arte.
ADINA ZEHAZTEA. Pertsona batek adingabea dela adierazten duenean, agintariek zalantzak badituzte bere adinaren egiazkotasunari buruz –ez du hori egiaztatzen duen dokumentaziorik, pasaporte edo jatorrizko jaiotza-agiria–, hezur-proba agintzen ahal dute adina zehazteko. Probaren emaitza, okerra balitz ere, hortik aurrera adin ofizialtzat hartuko da.
GIZARTE LAGUNTZA. Bakarrik dagoen adingabea dagoen Autonomia Erkidegoak hartu behar du bere menpe, 18 urte bete arte. Pertsona batek lagundu gabeko adingabea dela deklaratzen eta egiaztatzen duenean, edo adingabetasuna hezur-proba baten bidez zehazten denean, adingabeak babesteko zentro batera bidaltzen da.
TRAMITEAK: Familia eta Adingabeen Zuzendariordetza (Nafarroako Gobernua). Erletokieta kalea 5, bis, 7 eta 9. 31008 Iruñea. 848 421 210 / 848 421 260 telefonoak.
OSASUNA. Nafarroara iristen diren lehen unetik, adingabeek doako osasun-laguntza jasotzeko eskubidea dute. Osasun Txartel Indibiduala izapidetu behar dute. Informazio gehiago
PRESTAKUNTZA ENPLEGURAKO ETA ENPLEGUA
HEZKUNTZA. Eskolatzea eskubidea eta betebeharra da 6 eta 16 urte bitarteko haur guztientzat, haien administrazio-egoera edozein dela ere. 16 eta 18 urte bitartean, adingabe migratzaileek eskubidea dute beken eta laguntzen sistema publikoan sartzeko, nafarren baldintza berberetan, eta gizarte-hezitzaileen orientazioa izanen dute. Informazio gehiago.
Hezkuntza-sistemaren etapak antolatuta dagoen:
0–6 URTE: Haur Hezkuntza.
6–12 URTE: Lehen Hezkuntza (derrigorrezkoa).
12–16 URTE: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH).
16–18 URTE: Derrigorrezko Hezkuntzaren Ondokoa: Batxilergoa/Erdi Mailako Lanbide Heziketa.
Baldintza: Haurra bizi den udalerrian erroldatuta dagoela egiaztatzea.
Migratutako pertsonak Hezkuntza Sistemara sartzeko beharrezkoak diren izapideak: Nafarroan dauden hizkuntza-ereduen berri izatea (ikus beherago) eta dagokion ikastetxera jotzea matrikulazioa eskatzeko. Dagokien ikastetxea ezagutzeko, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren telefonora deitzen ahal da. Santo Domingo kalea, z/g. Iruñea. Telefonoa: 848 426 500.
Ikasle etorkinendako informazio-gidak hezkuntza-sistema deskribatzen du. Hainbat hizkuntzatan argitaratua (gaztelania, frantsesa, ingelesa, errusiera, errumaniera, bulgariera, arabiera, euskara). Hezkuntza Sailean eta Hezkuntzako web-orrian dago, ikastetxeetan, Tokiko Eskolatze Batzordeetan edo kontsultaren bat egin behar duenak erabiltzeko.
HIZKUNTZA-EREDUAK. Nafarroan bi hizkuntza ofizial daude: euskara, Nafarroako biztanleriaren zati batek hitz egiten duena, eta gaztelania, Nafarroako biztanle guztiek hitz egiten dutena. Euskara berreskuratze-prozesuan dagoen berezko hizkuntza da. Bere ikaskuntzak aberastasun kulturala mantentzen laguntzen du.
D eredua: Euskarazko irakaskuntza. Euskara, gaztelania eta atzerriko hizkuntza ikastea bermatzen du.
G eredua: Gaztelaniazko irakaskuntza. Ikastetxe gehienek PAI programa dute, eta programa horretan hainbat irakasgai ingelesez ematen dira. Gaztelania eta ingelesa ikastea bermatzen du.
A eredua: Irakaskuntza gaztelaniaz, euskara irakasgaiarekin. Gaztelania ikastea bermatzen du eta euskararen oinarrizko ezagutzak.
MATRIKULATZEKO EPEA. Eskaerak aurkezteko ohiko epea otsailean da. Onartutakoen zerrendak martxoan argitaratzen dira eta matrikula ekainaren azken egunetik uztailaren lehenera bitartean egiten da. Irailaren hasieran beste epe berezi bat dago eskaerak aurkezteko. Oso garrantzitsua da matrikula beti ohiko epean egitea.
Epe horietatik kanpo, berandu hasten diren ikasleak, plaza hutsak dauden ikastetxeetan onartuko dira. Tokiko Eskolatze Batzordeek ikastetxe batean eskolatzeari buruzko aholkuak ematen dizkiete ikasle etorkin berriei, gurasoen interesari eta ikastetxeak onartzeko aukerei zuzen erantzunez.
BERANDU HASTEN DIREN IKASLE ETORKINENDAKO INFORMAZIO-GIDA
HEZKUNTZA SAILAREN BEKAK ETA LAGUNTZAK
ANIZTASUNARI ARRETA EMATEKO PLANA
HAUR HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA (0-3 urte)
ADINGABEENDAKO ESKOLA-LAGUNTZA ETA HEZKUNTZA-JARDUERAK ESKAINTZEN DITUZTEN ERAKUNDEAK
Lantxotegi. Laguntza-sarerik ez duten eta hizkuntza ez dakiten gazte migratzaileei zuzendutako harrera-programa. 14 eta 30 urte bitarteko gazte migratzaileei gizarte- eta hezkuntza-arloko laguntza eta prestakuntza zerbitzua ematen du. Maila progresiboko lau talde daude Iruñean eta beste bat Tuteran. 60 plaza. Sartzeko baldintzak: 14 eta 30 urte bitartean izatea eta kalteberatasun- eta gizarte-bazterkeriako egoeran egotea.
Gazteen eta gizarteratzeko eta lana aurkitzeko zailtasunak dituzten sektoreen sustapenean eta prebentzioan lan egiten dute. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitu ez duten eta eskola-erritmoa jarraitzeko arazoak dituzten gazteei zuzendutako hainbat hezkuntza-programa ematen dituzte:
16 urte arteko gazteendako Curriculum Egokitutako Programa
15 eta 17 urte bitarteko gazteendako Nekazaritza eta Lorezaintzako Oinarrizko Lanbide Heziketa eta lore-konposizioak
16 eta 21 urte bitarteko gazteendako Eraikinen Mantentze Tailer Profesionala.
Harrera- eta laguntza-programa
KULTURARTEKO GIZARTE- ETA HEZKUNTZA-ZERBITZUA (SEI): Migrazio-doluko prozesuak hartzen eta laguntzen espezializatutako elkartea; aurreko bizitza atzean uztearen eta ingurune berri batera egokitzearen mina. Urteetan bananduta egon ondoren seme-alabak berriz biltzen dituzten familiak, elkarrekin migratzen duten familiak eta bakarrik dauden adingabeak artatzen ditu. Zailtasun akademiko, emozional eta familiarretan laguntzen du, lagunak egiteko eta Iruñea ezagutzeko espazioak erraztuz.
Telefonoak: 673 329 449 eta 948 239 739.
Kontaktua: gestion@asociaccionsei.org. Informazio gehiago
ITAKA Fundazioa. Itaka Eskolapioak. Eskola-laguntza eta hiri-kanpalekuak. Kontaktua: ikaskide@itakaescolapios.org.
Telefonoa: 948 203 891.
Iruñeko eta Tuterako Elizbarrutiko Caritas. ANIMAZIO KOMUNITARIOA
BIZILEKUA ETA NAZIONALITATEA IZATEKO ESKUBIDEA
Harreran egon den lehenengo autonomia-erkidegoa da adingabe atzerritarraren arduraduna. Horri dagokionez, gaur egun gauzak aldatzen hasi dira. Adingabea izanda beste erkidego batera lekualdatzen bada eta agintarien aurrean aurkezten bada, agintariek adingabearen erantzukizuna bere gain har dezakete edo jatorrizko komunitateari itzultzen saiatzen ahal dira, nahiz eta azken hori oso gutxitan gertatzen den.
Adingabeendako zentro batean 2 urtez egon ondoren, adingabe atzerritarrak Espainiako nazionalitatea eska dezake zentroan 16 urtetik beherakoa zela sartu bazen. Gizarte-langileei, abokatuei eta abarri aholkularitza eskatzea gomendatzen da.Funtsezkoa da egoitza 18 urte bete baino lehen berritzea -lan-kontratuagatik, abian den heziketa-zikloagatik eta abar-, behin egoitza iraungi eta gero oso zaila baita berriro lortzea.
Adingabe atzerritarrei aplikatu beharreko araudia:
Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren Erregelamendua onartzen duen azaroaren 19ko 1155/2024 Errege Dekretuaren 159. artikulutik 174.era bitartekoak: https://www.boe.es/buscar/pdf/2024/BOE-A-2024-24099-consolidado.pdf
NAZIONALITATE-ESKAERAK
Iruñeko Erregistro Zibila. Antso Handia Etorbidea, 8. 31007 Iruñea. Telefonoa: 848 424 062.
18 URTETIK AURRERA Tutoretzapean ez dauden adingabeendako zentro edo pisuetan jarraitzeko aukera dago, bereziki jarrera eredugarria izan bada edo prestakuntza akademiko edo profesionala egiten ari bada; heziketa-ziklo bat egiten ari bada, egoitza berritu daiteke adin-nagusitasuna betetzean. Beste pertsona batzuekin partekatutako pisu bat ere alokatu daiteke. “Autonomia-prozesuan” Nafarroako Gobernuaren “emantzipazio-laguntza” eta gizarte-langilearen laguntza jasotzen dira. Nafarroan bi urtez jarraian erroldatuta egon ondoren, Errenta Bermatua jasotzen has daiteke.
ADINGABE ETA GAZTEEKIN LAN EGITEN DUTEN ERAKUNDEAK
SARETUZ. Alde Zaharreko Haur eta Nerabeen Sarea. Adingabeekin lan egiten duten elkarte eta profesionalek osatzen dute, eta komunikazio-sare bat indartzea du helburu, ekintza kolektiborako gune komun bat eratzea ahalbidetuko duena, ekimen, proiektu eta lan-ildo berriekin bat egiteko helburu. Telefonoa: 948 420 762.
Kontaktua: saretuz.cascoviejo@gmail.com
IRUÑEKO AUZOETAKO HAUR ETA GAZTEEN ELKARTEAK. Iruñeko hainbat auzotan kokatutako udal zerbitzuak. Profesionalek eta boluntarioek aisialdiko jarduerak garatzen dituzte denbora librean haurrak eta gazteak prebentzio eta sustapena egiteko.
Prebentzio Ekintza Komunitarioko Zerbitzuak.
Buztintxuri. Buztintxureando Txuri elkartea. Telefonoak: 948 803 574 / 637 598 485. Kontaktua: buztintxureando@gmail.com
Alde Zaharra. Aldezar elkartea
Txantrea. Siñarzubi Federazioa
Echavacoiz. ETXABAKOITZ BIZIRIK elkartea
Ermitagaña-Mendebaldea. Hazialdea elkartea. Kontaktua: hazialdea@gmail.com Telefonoa: 623 195 155
Mendillorri-Erripagaina. Bideberri elkartea. Kontaktua: asociacionbideberri@gmail.com Telefonoak: 948 103 358 / 622 096 415
Milagrosa- Azpilagaña. Yoar Gazte Elkartea
Arrotxapea. Batean federazioa
San Jorge: Umetxua Sanduzelai
FEDERACIÓN SCOUTS CATÓLICOS DE NAVARRA- NAFARROAKO ESKAUT KATOLIKOAK (SCN-NEK): 7 eta 18 urte bitarteko neska-mutilek osatutakoa, eta Iruñeko auzoetan eta herrietan kokatutako begirale taldeak. Aisialdian hezten dituzte pertsona libreak, kritikoak eta munduarekin konprometituak. Eguberrietako, Aste Santuko eta udako jarduerak eta kanpalekuak. Doako jarduera, egoera ekonomikoaren arabera. Scouts Católicos de Navarra- Nafarroako Eskaut Katolikoak. Kontaktua: pais.scn.nek@gmail.com.
Zabalgunea. Mikael. Kontaktua: mikael@scoutmikael.com,
Jesuiten Ikastetxea. Vª Tropa Grupo Scout Vª Tropa. Kontaktua: web.scoutvtropa@gmail.com,
Ermitagaña. Grupo scout Dendari Izar.. Kontaktua: gsdendarizar@gmail.com,
San Juan. Grupo Scout Baracea. Kontaktua: scoutbaracea@gmail.com,
Marcilla. Grupo Scout Gundemaro. Kontaktua: coordinacion.gundemaro@gmail.com,
Atarrabia. Grupo Scout San Andrés. Kontaktua: anderdeuna@gmail.com,
Noain. Grupo Scout Lykos.. Kontaktua: lykoscout@gmail.com
BERRIOZAR. LANTXOTEGI. AHLAN BEK Harrera- eta laguntza-bulegoa. Gazte migratzaileari laguntzen zaio gizarteratze-prozesuan, izapideak egiten lagunduz eta bere prozesuan ezarritako helburuak lortzeko eskura dituen baliabideetara bideratuz. Gaztelaniaz alfabetatzeko tailerrak talde mistoetan; zeharka, gaitasun digitalak eta lanerako gaikuntza eta orientazioa lantzen dira. Informazio gehiago.
BURLATA. Burlatan haurrei eta nerabeei tratu ona ematea sustatzeko profesionalen sarea.
BURLATA. MEDICUS MUNDI. 14 eta 17 urte bitarteko gazteendako Gizarte Ekintzako taldeak. Asteroko jarduerak eta udalekuak eskolaz kanpoko ordutegian; sozializaziorako eta aisialdirako espazioa -hausnarketa, ikerketa eta ekintza- gure planetan dauden desberdintasunei aurre egiteko. Kontaktua: yeray.carmona@medicusmundi.es; montxo.oroz@medicusmundi.es. Informazio gehiago.
Orri honen edukia informatzeko baino ez da. Akatsen bat edo gabeziaren bat aurkitzen baduzu esaguzu, mesedez.