EGOERA IRREGULARREAN DAUDEN PERTSONAK
Atzerritartasunari buruzko araudiak ezartzen duenez, pertsona asko egoera administratibo irregularrean daude (paperik gabe hizkera arruntean). Egoera horretan bazaude, bolada batez ezingo duzu egoitza-baimenik edo lan-baimenik lortu. Beraz, ezin izango duzu legez lan egin.
GARRANTZITSUA. Ez eraman pasaportea edo jatorrizko beste dokumentaziorik gainean! Eraman beti fotokopia edo argazki bat zure mugikorrean.
Egoera irregularrean egoteagatik atxilotzen bazaituzte, ofiziozko abokatua izateko eskubidea duzu.
Erregularizaziorako bidea zaila eta luzea da. Lehenengo gauza bizileku-baimena lortzea da.
Salbuespenezko zirkunstantziek eragindako aldi baterako bizileku-baimena
2025eko maiatzaren 20an indarrean sartu zen Atzerritarrei buruzko Erregelamendu berriaren arabera idatzitako atalak.
ERROTZE ARRAZOIENGATIK
Urtebeterako baimena da –familia-errotzea izan ezik, hori bost urtekoa baita–, eta norberaren kontura edo besteren kontura lan egiteko aukera ematen du. Errotze socio-laboral eta sozio-formatiboaren kasuan, asteko 30 orduko muga dago.
Lotura ekonomiko, sozial, familiar, laneko edo formakuntza-arloko loturak daudenean emango da, betiere eskatutako baldintza orokorrak eta espezifikoak betetzen eta egiaztatzen badira.
Espainiatik kanpo bizi izan bada, azken bost urteetako zigor-aurrekarien ziurtagiria ere aurkeztu behar da.
Ez da bisarik behar.
BOST ERROTZE MOTEN BETEKIZUN KOMUNAK:
.– Espainian gutxienez bi urtez jarraian egon izana (Familia-errotzearen kasuanizan ezik), eta ez izatea –ez eskaeraren unean, ez izapideak egin bitartean– Asiloaren edo Nazioarteko Babesaren eskatzaile. Egoitza justifikatzeko balio du hori egiaztatzen duen edozein dokumentuk, ahal dela erroldak, baina osasun-zentro batean arreta jaso izanaren froga gisa ere aurkez daiteke, besteak beste.
.- Ordena publikorako, segurtasunerako edo osasun publikorako mehatxu ez izatea, eta aurrekari penalik ez izatea Espainian edo Espainiara iritsi aurreko bost urteetan bizi izan zaren estatuetan. Espainiarekin hitzarmena sinatuta duten herrialdeetan arbuiagarritzat ez agertzea. Espainiara ez itzultzeko konpromisoaren epearen barruan ez egotea.
.- Dagokion tasa ordaindu izana.
ERROTZE SOZIO-FORMATIBOA (lehengoErrotze formatiboa). Baldintza espezifikoak: Profesionaltasun Ziurtagiria (PZ), 1., 2. eta 3. mailakoak, Batxilergoa, Erdi edo Goi Mailako Heziketa Zikloak (LH) edo beste prestakuntza ofizial bat lortzeko aritzea (edo matrikula egin izana). Halaber, Enplegu Zerbitzu Publikoek sustatutako prestakuntza bat egiteko konpromisoa hartze hutsak balio du tramitean hasteko, Estaldura Zaileko Katalogoko lanpostuak betetzera bideratua, edo Gizarte Errotzerako eskatzen denaren antzeko integrazio-txosten bat aurkeztubehar duzu.
Edozein sektoretan astean 30 ordu arte lan egiteko aukera ematen du (ez du zertan izan ikasi duzun gaia), eta Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata edo, hala badagokio, hitzarmen kolektiboan ezarritako soldata kobratu beharko duzu gutxienez. Edozein lan-kontraturekin luza eta alda daiteke errotzea. Norberaren konturako baimenera ere alda daiteke.
ERROTZE SOZIO-LABORALA. Baldintza espezifikoak: Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata edo Hitzarmen Kolektiboan ezarritako soldata bermatuko duten lan-kontratu bat edo gehiago aurkeztea, asteko gutxienez 20 orduko lanaldian.
ERROTZE SOZIALA. Baldintza espezifikoak: Bizitzeko baliabide ekonomiko nahikoak dituzula justifikatu behar duzu, eta bizileku-baimenaren titular diren beste atzerritar batzuekin familia-loturak dituzula edo zure gizarteratzea frogatu behar duzu.
ERROTZE FAMILIARRA. Betekizun espezifikoak: adingabe baten aita, ama edo tutorea izatea, Europar Batasuneko beste estatu kide batekoa, Europako Esparru Ekonomikokoa edo Suitzakoa; betiere, eskaera egitean egiaztatzen baduzu Espainian bizi zarela, adingabea zure ardurapean edukitzen duzula eta harekin bizi behar duzula, eta egunean izan behar dituzu guraso eta seme-alabeekiko betebeharrak.
BIGARREN AUKERAREN ERROTZEA.Baldintza espezifikoak: salbuespenezko zirkunstantziengatik eman ez den bizileku-baimenaren titularra izatea (eskaera aurkeztu baduzu aurreko bi urteetan), eta baimena ez berritzea ordena publikoa, segurtasuna eta osasun publikoa ez diren beste arrazoi batzuengatik. Eska daiteke epai negatiboa,artxibatzea edo absolbitzeko epaia badago.
ARRAZOI HUMANITARIOAK, AGINTARIEKIKO LANKIDETZA, SEGURTASUN NAZIONALA EDO INTERES PUBLIKOA
GENERO-INDARKERIA. Genero-indarkeriagatik eman den babes-agindu batek edo Fiskaltzaren txosten batek horren zantzuak ikusten baditu, behin-behineko egoitza-baimena lortzea ahalbidetzen du.
GIZAKIEN SALEROSKETAREN BIKTIMAK. Biktimak delitua ikertzen laguntzea.
ANTOLATUTAKO SAREEN AURKAKO LANKIDETZA agintari administratibo, polizial, fiskal edo judizialekin. Gizakien legez kanpoko trafikoaren, legez kanpoko immigrazioaren, lan-esplotazioaren edo legez kanpoko langileen trafikoaren edo prostituzioa salatuz.
LANKIDETZA AGINTARI PUBLIKOEKIN, SEGURTASUN NAZIONALEKO EDO ORDENA PUBLIKOKO ARRAZOIEKIN, antolatutako sareen aurkako borrokarekin zerikusirik ez duten gaietan, edo interes publikoko edo segurtasun nazionaleko arrazoiak daudenean.
AHOLKUAK LORTZEKO TOKIAK
Migrazioen arloko Oinarrizko Orientazio eta Informazio Zerbitzua (SIOB) Nafarroako administrazio- eta kultura-errealitatea ezagutzeko gestio eta izapideei buruzko informazioa eta orientazioa. Arreta ordutegia astelehenetik ostiralera 9:00etatik 17:30era Iruñean: Orreaga etorbidea, 4 behea eta Tutera: Estanca kalea z/g behea. Hitzordua eskatu behar da astelehenetik ostiralera 9:30etatik 17:00etara telefono hauetan: 848 420 972/678 508 243 (Iruñea) eta 848 433 661/678 508 286 (Tutera)
BESTE ERAKUNDE BATZUEN AHOLKULARITZA JURIDIKOA
Kulturarteko Gizarte eta Hezkuntza Zerbitzua (HSEI) Pertsona migratuei, eta gaian interesa duten beste batzuei arreta ematen dieten profesionalak dira. Beren egoera partikularrari buruzko kontsultak dituztenei orientazioa eta laguntza ematea eta/edo migrazioaren eta atzerritartasunaren arloko edozein administrazio-izapide egitea. Aurrez aurreko edo telefono bidezko arreta, hitzordua eskatuta, astelehenetan, 9:30etik 13:30era, 948 239 739 telefonoan. Cipriano Olaso kalea, 4. Iruñea.
Bidean. Telefonoa: 679 983 392. Emiliana Zubeldia kalea, 5. Iruñea.
Elizbarrutiko Caritas. Telefonoa: 948 225 909. San Anton kalea, 8. Iruñea.
Ikaskide. Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da 948 227 611 eta 948 203 891 telefonoetan. Kale Nagusia, 70, 1., Iruña. Arreta ordutegia: astearte eta ostegunetan, 11:00etatik 12:30etara eta ostiraletan, 18:00etatik 19:30etara ikaskide@itakaescolapios.org
ARRAZAKERIAREN AURKAKO SALAKETAK
Arrazakeria eta Xenofobiari aurre egiteko Arreta Zerbitzua (SARX) Arreta, laguntza eta aholkularitza arrazakeria eta xenofobia arrazoiengatiko diskriminazio-egoeretan.
Arreta presentziala:
Iruñean astelehenetik ostiralera 8:30etatik 17:30etara –uztaila eta abuztua astelehenetik ostiralera 8:30etatik 15:30etara –: Orreaga, 4 behea. 848 420 785 eta 686 570 517
Tuteran: Estanca kalea, z/g behea. eta 848 433 664 eta 696 262 644
Posta elektronikoa: SARX@navarra.es
SOS Arrazakeria Nafarroa. Telefonoa: 948 211 521. Zapatería kalea 31. Iruñea. sosarrazakeria.nafarroa@gmail.com
Web-orria eguneratzen ari gara
NAZIOARTEKO BABESA ESKATZEN DUTEN PERTSONAK
ESPAINIAKO ESTATUAN ASILOA EMATEA SALBUESPENEZKOA DA
ASILOARI BURUZKO AHOLKULARITZA NAFARROAN
Gurutze Gorriak eta Errefuxiatuari Laguntzeko Espainiako Batzordeak (CEAR) Nazioarteko Babeseko prozedurari buruzko informazio eta aholkularitza zerbitzu juridikoa eskaintzen diete baliabide ekonomikorik gabeko pertsonei.
Gurutze Gorria. Leire kalea, 6. Iruña. Telefonoa: 948 206 570. Gurutze Gorriaren Batzarrak daude Nafarroako beste 17 herritan. Aurretik hitzordua eskatu behar da, bertaratuta.
CEAR. Sandoval kalea, 2, lokala. Iruña. Telefonoa: 848 480 818. Errefuxiatuari Laguntzeko Espainiako Batzordea
ASILOA ESKATZEKO PROZEDURA
NORK ETA NOIZ: Europar Batasunetik kanpoko adineko atzerritarrak eta Espainiako Estatuan Nazioarteko Babesa eskatu nahi duen aberrigabeak. Eskabidea pertsonalki aurkezten ahal du edo, ezintasun fisiko edo legala izanez gero, ordezkatzen duen pertsonaren bidez. Adingabeek aitarekin, amarekin edo legezko tutorearekin eskatzen ahal dute. Nazioarteko babesa lehenbailehen eskatzea komeni da.
NON ETA NOLA: Asiloa eskatzeko hitzordua. Atzerritarren Bulegoak ematen du hitzordua (Gipuzkoako etorbidea, 40, Buztintxuri. Iruña) Nazioarteko babesa eskatu nahi duela adierazten duenari. Garrantzitsua da elkarrizketaren eguna adierazten duen dokumentua beti aldean izatea, eskatzaileak Espainiako lurraldean jarraitzeko baimena ematen baitu eskaera gauzatu arte; kanporatua ez izateko eskubidea aitortzen du. 2020ko otsailean, gutxi gorabehera urtebeteko itxaronaldia egonen da elkarrizketarako.
Asilo-eskaera: Atzerritarren Bulegoan aurkezten da.
Elkarrizketa: funtsezkoa da hura prestatzea eta erakunde espezializatu baten aholkularitza juridikoa jasotzea (Nafarroan CEAR eta Gurutze Gorria). Garrantzitsua da jazarpen pertsonaleko gertaerak jasan izana, hala nola, talde politiko, etniko edo erlijioso bateko kide izateagatik edo zure sexu-joeragatik, gatazka armatuengatik edo zure herrialdean tratatu ezin diren gaixotasunengatik edo zure pertsonari egindako erasoak edo mehatxuak, ahal dela frogak emanez. Elkarrizketaren ondoren, Frogagiri Zuria ematen zaio, eskabidea aurkeztu izanaren frogagiria, 6 hilabeteko balioa duena.
ESKAERA TRAMITERA ONARTZEKO EBAZPENA: agintariek hilabeteko epea dute, elkarrizketatik hasita, izapidetzea onartzen duten edo ez erabakitzeko.
Zure eskaera tramitera onartzen ez badute: jar zaitez harremanetan abokatu batekin edo erakunde espezializatu batekin, helegite-aukerei buruzko aholkuak eman diezazkizun.
Zure eskaera tramitera onartzen bada: automatikoki luzatuko da eskaera aurkeztu izanaren Frogagiri Zuria adierazten den egunera arte (6 hilabete elkarrizketaren egunetik). Iraungitakoan, asilo-eskatzailea dela egiaztatzen duen eta lan-baimena ematen duen Txartel Gorri bat izapidetu behar da –internet bidez hitzordua eskatuta–. Sei hilean behin berritu behar da.
NAZIOARTEKO BABESA ESKATZEKO EBAZPENA
Ezezko ebazpena, Nazioarteko Babesa ukatuz. Pertsona egoera irregularrean gelditzen da. Jar zaitez harremanetan abokatu edo erakunde espezializatu batekin, ebazpena aztertu eta errekurtso-aukerei buruzko aholkularitza lortzeko.
Ezezko ebazpena, Nazioarteko Babesa ukatzen duena, baina urtebeterako bizileku- lan-baimena ematen duena, ARRAZOI HUMANITARIOENGATIK. Egoerari dagokion txartela tramitatuko da.
Asiloa/babes subsidiarioa ematen duen ebazpen positiboa. Dagokion txartela tramitatuko da.
Harrera eta integrazio prozesuetan laguntzea: Nafarroako Gobernuak koordinazio eta komunikazio lanak egiten ditu gainerako departamentu, toki entitate, herritarren ekimen, errefuxiatu eta abarrekin. Gizarte-erakundeekin lankidetzan, berariazko PROTOKOLOA prestatu zuen (gaztelaniaz dago).
ASILO-ESKATZAILEENDAKO HARRERA-PROGRAMA. Estatuko programa bat da, Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantza Ministerioak (MITRAMISS) finantzatua, tramitatzen ari diren edo asiloa eskatu duten eta egoera zaurgarrian dauden pertsonei laguntzeko. Ministerioak koordinatzen du asilo-eskatzaileen postuen esleipena estatu osoan.
Nafarroan, Gurutze Gorriak eta CEARek kudeatzen dute. Programan sartzeko eskaera Gurutze Gorriaren bidez bakarrik egiten ahal da, balorazio soziala egin ondoren.
ESPAINIAKO NAZIONALITATEA LORTZEKO MODUA
NAZIONALITATEA EGOITZAGATIK
Egiaztatu behar da Espainiako Estatuan bizi izan zarela, era legalean eta jarraian eskaera egin aurreko 10 urteetan. Nahikoa da 5 urte pertsona errefuxiatu izaera lortu duen pertsonarentzat, eta 2 urte iberoamerikar, Andorrako, Filipinetako, Ekuatore Gineako, Portugalgo edo sefardi jatorriko pertsonentzat.
Egoera jakin batzuetan, nahikoa izanen da urtebetean bizi izan direla frogatzea, hala nola, Espainiako Estatuan jaiotako pertsonen kasuan bezala, espainiar herritarrarekin ezkonduak –eta ez bananduak- eta espainiarraren alargunak.
Bi azterketa gainditu behar dira: bata Espainiako ezagutza konstituzionalei eta soziokulturalei buruzkoa, CCSE proba, eta bestea hizkuntzaren ezagutzari buruzkoa, DELE gaztelaniaren diploma.
Orri honen edukia informatzeko baino ez da. Akatsen bat edo gabeziaren bat aurkitzen baduzue, eskertzen dugu jakinaraztea.