Atzerritar adingabeen (euskaraz adin-txikiko terminoa ere erabiltzen da) egoera eta 18 urtetik gorakoena oso desberdinak dira paperei, osasunari edo hezkuntzari dagokienez; adingabe guztiek egoitza-baimena dute eta ezin dira deportatuak izan.
Dagokion Autonomia Erkidegoa da guraso edo tutorerik gabe dagoen adingabearen arduraduna, 18 urte bete arte.
ADINA ZEHAZTEA. Pertsona batek adingabea dela adierazten duenean, agintariek zalantzak badituzte bere adinaren egiazkotasunari buruz –ez du hori egiaztatzen duen dokumentaziorik, pasaporte edo jatorrizko jaiotza-agiria–, hezur-proba agintzen ahal dute adina zehazteko. Probaren emaitza, okerra balitz ere, hortik aurrera adin ofizialtzat hartuko da.
GIZARTE LAGUNTZA. Bakarrik dagoen adingabea dagoen Autonomia Erkidegoak hartu behar du bere menpe, 18 urte bete arte. Pertsona batek lagundu gabeko adingabea dela deklaratzen eta egiaztatzen duenean, edo adingabetasuna hezur-proba baten bidez zehazten denean, adingabeak babesteko zentro batera bidaltzen da.
TRAMITEAK: Familia eta Adingabeen Zuzendariordetza (Nafarroako Gobernua). Erletokieta kalea 5, bis, 7 eta 9. 31008 Iruñea. 848 421 210 / 848 421 260 telefonoak.
HEZKUNTZA. Eskolatzea eskubidea eta betebeharra da 6 eta 16 urte bitarteko haur guztientzat, haien administrazio-egoera edozein dela ere. 16 eta 18 urte bitartean, adingabe migratzaileek eskubidea dute beken eta laguntzen sistema publikoan sartzeko, nafarren baldintza berberetan, eta gizarte-hezitzaileen orientazioa izanen dute. Informazio gehiago.
OSASUNA. Adingabeek, Nafarroara iristen diren lehen unetik, doako osasun-laguntza jasotzeko eskubidea dute. Osasun Txartel Indibiduala izapidetu behar dute. Informazio gehiago.
ENPLEGUA ETA ENPLEGURAKO PRESTAKUNTZA. Informazio gehiago.
18 URTETIK AURRERA
Tutoretzapean izan diren pertsona horiek zentroetan edo pisuetan jarraitzeko aukera dute, bereziki portaera eredugarria izan badute edo prestakuntza akademikoa edo profesionala egiten ari badira; heziketa-ziklo bat egiten aritzeak egoitza berritzea errazten du adin-nagusitasuna betetzean. Beste pertsona batzuekin partekatutako etxebizitza bat ere alokatzen ahal dute. “Autonomia prozesuan”, Nafarroako Gobernuaren “emantzipazio laguntza” eta gizarte langilearen tutoretza jasotzen da. Nafarroan bi urtez jarraian erroldatuta egon ondoren, Oinarrizko Errenta Bermatua jasotzen hasten ahal dira.
ADINGABEEKIN ETA GAZTEEKIN LAN EGITEN DUTEN ERAKUNDEAK
BERRIOZAR. LANTXOTEGI. Helburu du esku hartzea gazteen promozio eta prebentzioan, gizarteratzeko eta lanerako zailtasunak dituzten sektoreen sustapenean: prebentzio pertsonalean, integrazioan eta gizarte eta hezkuntza-arloko erantzuna ematen saiatuz. Informazio gehiago.
BURLATA. Haur eta nerabeei tratu ona ematea sustatzeko profesionalen sarea Burlatan.
BURLATA. MEDICUS MUNDI. 14 eta 17 urte bitarteko gazteendako Gizarte Ekintzako Taldeak. Asteko jarduerak eta kanpalekuak eskolaz kanpoko orduetan; sozializazio eta aisiarako gunea, hausnarketa, ikerketa eta jarduera, gure planetan dauden desberdintasunei aurre egiteko. Harremanetarako: eray.carmona@medicusmundi.es; montxo.oroz@medicusmundi.es. Informazio gehiago (dokumentu hau, beste hainbat bezala, jatorriz gaztelaniaz dago).
KULTURARTEKO GIZARTE- ETA HEZKUNTZA-ZERBITZUA (SEI): Migrazio-dolu prozesuetan laguntzen espezializatutako elkartea; aurreko bizitza atzean utzi eta ingurune berri batera egokitzeko minari aurre egiteko laguntza. Hainbat urtez bananduta egon ondoren seme-alabak berrelkartzen dituzten familiei, elkarrekin migratzen duten familiei eta bakarrik dauden adingabeei ematen die arreta. Zailtasun akademiko, emozional eta familiarretan laguntzen du, lagunak egiteko eta Iruñea ezagutzeko espazioak erraztuz. 673 329 449 eta 948 239 739 telefonoak. Kontaktua: gestion@asociaccionsei.org. Informazio gehiago.
IKASKIDE- ITAKA ESKOLAPIOAK FUNDAZIOA. Eskola-laguntza eta hiri-kanpamenduak. Kontaktua: ikaskide@itakaescolapios.org. Informazio gehiago.
SARETUZ. Alde Zaharreko Haurren eta Nerabeen Sarea, adingabeekin lan egiten duten elkarte eta profesionalek osatua. Helburua da komunikazio-sare bat indartzea, ekimen, proiektu eta lan-ildo berriak gehitu ahal izateko ekintza kolektiboko espazio komun bat eratzeko. Telefonoa: 948 420 762. Kontaktua: saretuz.cascoviejo@gmail.com.
IRUÑEKO AUZOETAKO HAUR ETA GAZTEEN ELKARTEAK. Iruñeko hainbat auzotan kokatutako udal-zerbitzuak. Profesionalek eta boluntarioek aisialdiko jarduerak antolatzen dituzte, jarduera horien bitartez haurrak eta gazteak sustatzeko eta sor daitezken arazoei aurrea hartzeko. Prebentzio-Ekintza Komunitarioko Zerbitzuak.
Buztintxuri. Buztintxureando Txuri Elkartea. Telefonoak: 948 803 574/637 598 485. Kontaktua: buztintxureando@gmail.com.
Alde Zaharra. Aldezar Elkartea
Txantrea. Federación Siñarzubi
Etxabakoitz. Etxabakoitz Bizirik Elkartea
Ermitagaña- Mendebaldea. Hazialdea Elkartea. Kontaktua: hazialdea@gmail.com. Telefonoa: 623 195 155
Mendillorri- Erripagaina. Bideberri Elkartea. Kontaktua: asociacionbideberri@gmail.com. Telefonoak: 948 103 358/622 096 415
Milagrosa- Azpilagaña. Yoar Gazte Elkartea
Arrotxapea. Federación Batean
Sanduzelai: Umetxua Sanduzelai
NAFARROAKO ESKAUT KATOLIKOAK (SCN-NEK): zazpi scout talde, 7 eta 18 urte bitarteko neska-mutilek eta begirale taldeek osatuak, Iruñeko auzoetan eta herrietan. Aisialdian hezten dituzte pertsona libre, kritiko eta munduarekiko konprometituak. Jardurak larunbat eta igandeetan antolatzen dira, eta kanpamenduak Gabonetan, Aste Santuan eta udan. Doako jarduerak eskaintzen dira, egoera ekonomikoaren arabera. Scouts Católicos de Navarra- Nafarroako Eskaut Katolikoak. (gaztelaniaz dago) Kontaktua: pais.scn.nek@gmail.com.
Zabalgunea. Mikael Kontaktua: mikael@scoutmikael.com, Jesuiten Ikastetxea. Vª Tropa Grupo Scout Vª Tropa. Kontaktua: web.scoutvtropa@gmail.com, Ermitagaña. Grupo scout Dendari Izar. Kontaktua: gsdendarizar@gmail.com, San Juan. Grupo Scout Baracea. Kontaktua: scoutbaracea@gmail.com, Marcilla. Scout Grupo Scout Gundemaro. Kontaktua: coordinacion.gundemaro@gmail.com, Atarrabia. Grupo Scout San Andrés. Kontaktua: anderdeuna@gmail.com, Noain. Grupo Scout Lykos. Kontaktua: lykoscout@gmail.com
BIZILEKURAKO ETA NAZIONALITATERAKO ESKUBIDEA
Adingabe atzerritarraren arduraduna da harrera egin dion lehen Autonomia Erkidegoa. Adingabe izanik beste erkidego batera lekualdatzen bada eta agintarien aurrean aurkezten bada, haiek hartzen ahal dute beren gain horren erantzukizuna, edo jatorrizko erkidegoari itzultzen saiatzen ahal dira, nahiz eta azken hori oso gutxitan gertatzen den.
Adingabeendako zentro batean 2 urtez egon ondoren, adingabe atzerritarrak Espainiako nazionalitatea eskatzen ahal du, beti ere zentrora 16 urte baino gutxiago zituela sartu bazen. Aholkatzen da gizarte-langileei, abokatuei eta abarri aholkularitza eskatzea.
Funtsezkoa da 18 urte bete baino lehen egoitza-berritzea planifikatzea lan-kontratu batekin, burutzen ari den heziketa-zikloagatik, etab.; izan ere, behin egoitza agiria iraungita, oso zaila da berriro lortzea.
LAN- ETA EGOITZA-BAIMENAK
2021eko urrian Atzerritarrei buruzko Legearen Erregelamenduaren (903/2021 ED) erreforma bat egin zen, paperik gabeko adingabeen abandonuarekin eta bazterketarekin amaitzeko, eta tutoretzapean egondako gazteei ere eragiten die 23 urtera bete arte.
Hauexek dira erreformaren gakoak:
1. Inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileei paperak eskuratzeko aukera ematen die, 18 urtera paperik gabe iristea saihestuz; eta, era berean, eragiten die adin nagusiko gazte tutorizatu-ohiei 23 urte bete arte.
2. Atzerritarren bulegoetan egin beharreko izapideak sinplifikatzen ditu.
3. Lan-merkatuan edo prestakuntzan sar daitezen errazten du: atzerritarrei buruzko Legearen 198. artikulua aldatzen du, eta sistema berri bat ezartzen du lan- eta egoitza-baimenarekin dokumentatzeko.
4. Hasierako egoitza-baimenareniraupenaurte batetik bi urtera igaroko da, eta 16 urtetik aurrera lan-baimena izango du.
5. Lehenengo berritzea egin ondoren, hiru urterako balioa izango du, iraupen luzeko egoitza-baimena dagokionean izan ezik.
6. Gazte tutorizatu-ohiei egoitza-baimena berritzeko “ezinezkoak” ziren baldintza ekonomikoak errazten ditu (erreferentziazko indizea ez da IPREM izango, Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren arabera egingo da). Hau da, hilean 470 eurora murrizten dira beharrezko diru-sarrerak, eta laneko diru-sarrerak eta gizarte-laguntzak zenbatu daitezke baldintza ekonomikoa betetzeko.
7. Egoitza- eta lan-baimenak emateko zigor-aurrekari ez izatea eskatzen da.
8. Edozein kasutan, erakunde publiko edo pribatuek ondorio horietarako aurkez ditzaketen txosten positiboak hartu beharko dira kontuan, integratzeko ahaleginari, egiten ari den prestakuntzaren edo ikasketen jarraitutasunari eta lan-merkatuan benetan edo potentzialki sartzeari buruzkoak.
Atzerritarren Bulego Bakarra: Gipuzkoa etorbidea, 40. 31011 Iruñea. Telefonoa: 948 979 200 / 948 979 203.
NAZIONALITATE-ESKAERAK
Iruñeko Erregistro Zibila. Antso Azkarra Etorbidea, 8. 31007 Iruñea. Telefonoa: 848 424 062.
Orri honen edukia informatzeko baino ez da. Akatsen bat edo gabeziaren bat aurkitzen baduzu esaguzu, mesedez.