Erroldatzea

Zer da udal-errolda?

Udalerriko bizilagunak biltzen dituen administrazio-erregistroa da. Erroldako datuek egiaztatzen dute bizilagunen ohiko bizilekua udalerrian.

Erroldatzea. Pertsona bat udal-erroldan erregistratzen duten unea da. Une horretatik aurrera, udalerri horretako auzotar bihurtzen da.

Erroldatzeak hurrengorako aukera ematen dizu:

-Osasun-sistema publikoan sartzeko.Informazio gehiago.

-Gizarte Zerbitzuen sarean sartzeko. Informazio gehiago.

-Hezkuntza-sisteman sartzeko (16 urtetik beherakoentzat). Informazio gehiago.

-Estatu espainiarrean izan duzun egonaldi jarraitua frogatzeko (beste era batzuk ere badira), beharrezkoa baita zure egoera administratiboa errotzearen bidez erregularizatzeko. Informazio gehiago.

Legez kanpokoa da erroldatze-kudeaketa egiteagatik kobratzea: erroldatzea doako izapidea da.

NON EGITEN DA? Dagokizun udaletxean. Iruñean, Herritarren Arretarako Bulegoan, Kondestable Jauregian (Kale Nagusia 2, beheko solairua). Hitzordua eskatu behar da, telefonoz (010), edo udalaren webgunearen bidez telematikoki.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA.

Inskribatu beharreko pertsonaren nortasuna egiaztatzen duen indarrean dagoen dokumentazioa:

Dokumentu hauetako edozein (jatorrizkoa edo kopia): NAN edo AIZ, Espainiako estatuko gidabaimena, atzerritzar-txartela edo pasaportea. Pasaportea baliozkoa da, nahiz eta dagokion bisarik ez izan; nolanahi ere, pasaporterik ez baduzu ere saiatu erroldatzen. Dokumentua (edozein dela ere) iraungita badago, nahikoa da berritzeko eskaera agiria aurkeztea. Dokumentua galdu edo lapurtua izan bada, poliziaren edo guardiako epaitegiaren aurrean egindako salaketaren fotokopia aurkeztu behar da. Salbuespenak salbuespen, interesdunak bertara joan behar du.Bertan bizi zarela egiaztatzen duen dokumentazioa.

Toki jakin batean bizi zarela egiaztatzen duen dokumentazioa.

Etxebizitza beste pertsona baten jabetzakoa bada, hauxe aurkeztu behar da: Bizileku-baimenaren inprimakia (264,11 Kb), etxebizitzaren jabeak sinatua, eta, hura bertaratu behar ez bada, bere nortasun-agiriaren fotokopia.

Etxebizitza alokatua bada: alokairu-kontratua eta ordainketaren azken ordainagiria. Bizileku-baimenaren agiria (264,11 Kb), sinatuta, eta baimen-emailearen nortasun-agiriaren fotokopia (alokairu-kontratuaren jabea edo titularrarena).

–Etxebizitza bat erosi baduzu, ez da jabetzaren dokumenturik behar (udalak badu horren berri).

–Alokairu- edo jabetza-titulurik ez baduzu, ura, argia, gasa edo telefonoaren ordainagiriak aurkezten ahal dituzu, bai eta helbide jakin batean jasotako gutunak edo jakinarazpenak ere. Udalek ez dute jabetza edo alokairu kontuetan sartu behar, baizik eta tokian benetan bizi zaren.

ETXEBIZITZARIK EZ DUTEN PERTSONENTZAKO ERROLDATZE-PROZEDURA

Udalari eskatzen ahal diozu fikziozko eraikin batean edo eraikin sozial batean erroldatzeko (udal bakoitzak zehaztu beharrekoa). Gizarte Zerbitzuek hitzordua emanen dizute zure egoera baloratzeko, eta ondoren, hala badagokio, zure erroldatzea proposatzeko txostena eginen dute.

Iruñean eskaera hau aurkezten laguntzen ahal dizuten erakundeak: PIM-MIG: pim.irunea@gmail.com; telefonoa: 681 97 14 64 (whatsapp bakarrik); Elkarri Laguntza – Apoyo Mutuo: Marcelo Celayeta, 60, astelehena, 10:00etatik 14:00etara; SOS Arrazakeria Nafarroa: Zapateria kalea, 31, telefonoa. 948 211 521; Haritu: Nabarreria kalea, 25 (Zabaldi).

Errolda berritzea. paperik gabeko atzerritarra bazara (Europako Erkidegokoa ez bazara), 2 urtean behin errolda berritzeko eskatu behar duzu. Hori egin ezean, baja emanen dizute eta antzinatasuna galduko duzu, eta hori funtsezkoa da zure administrazio-egoera erregularizatzeko. Horretarako, erroldatuta zauden helbidera bidalitako papera aurkeztu behar duzu.

Arautegia

Orri honen edukia informatzeko baino ez da. Akatsen bat edo gabeziaren bat aurkitzen baduzue, eskertzen dugu jakinaraztea.