Gizarte zerbitzuak eta laguntzak

GIZARTE-ZERBITZUEN SISTEMA PUBLIKOA

Prestazio ekonomiko, material eta teknikoen multzoa, bai eta programa eta ekipo teknikoena multzoa ere (prestazioei buruz aholkatzen eta kudeatzen duten profesional-taldeak). Udalek eskaintzen dituzte zerbitzu publikoak, banaka edo modu mankomunatuan.

HARTZAILEAK: Nafarroako udalerrietan erroldatuta dauden pertsonak; bai eta Nafarroan erroldatuta ez daudenak ere, baldin eta larrialdi pertsonaleko eta familia edo gizarte arloko eskasia egoeran badaude, erbesteratuak, errefuxiatuak eta apatridak barne.

OINARRIZKO GIZARTE-ZERBITZUAK: Gizarte Zerbitzuen Sistema Publikoaren oinarrizko unitatea da; hau da, sistema horretara sartzeko atea eta hartzaileengandik hurbilen dagoen maila dira.

Gizarte Eskubideen Departamentua:

Arreta online

• Telefono bidezko arreta: 848 426 900 eta 902 165 170

OINARRIZKO GIZARTE-ZERBITZUen bilatzailea

ARRETA-PROGRAMAK

Gizarte Harrera eta Orientazio Programa: gizarte-arazoei lehen erantzuna ematen die, gizarte-zerbitzuen sistemako eta gizarte-babeseko beste sistemetako prestazio tekniko eta ekonomikoak eskuratzeko izapideak eginez.

Autonomia Pertsonala Sustatzeko eta Menpekotasuna duten Pertsonak Artatzeko Programa: Autonomia pertsonala sustatzeko, menpekotasun-egoerak prebenitzeko eta autobalidazio-arazoak dituzten, edo izateko arriskuan dauden pertsonen beharrei erantzuteko.

Gizarteratzeko programa: bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonei gizarte-laguntza ematen zaie, gizarteratzen laguntzeko.

Haurrak eta Familia Arretarako Programa: adingabeei garapen pertsonala ahalbidetuko dien ingurunea ziurtatzeko, babes pertsonaleko, familiako eta gizarteko laguntza mekanismoen bidez. Informazio gehiago.

DIRU-LAGUNTZAK

Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera: Gizarte Segurantzak bermatutako prestazio ekonomikoa da, nahiz eta Gizarte Segurantzan kotizatu ez. Diru-sarrera hori ematen badizute Errenta Bermatuarekin osa daiteke, horretarako ere eskubidea baduzu. Informazio gehiago. Ohiko galderak.

Nola erreklamatu Bizitzeko Gutxieneko Errenta ukatu bazaizu

Errenta Bermatua: aldizkako prestazio ekonomikoa da, oinarrizko premiak beteta ez dituzten pertsonei zuzendua. Informazio gehiago.

Gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonentzako larrialdirako aparteko laguntzak: berariazko gastuei aurre egiteko behar adina baliabide ez daukaten pertsonendako aparteko laguntza ekonomikoa, larrialdiko edo gizarte-bazterkeriako egoerak saihesteko edo arintzeko beharrezkoak direnak, horiek gabe kalte konponezina eragingo litzatekeenean. Informazio gehiago.

Gizarte-larrialdietarako udal-prestazioak: ustekabeko gizarte-larrialdietarako laguntza ekonomiko puntualak eta subsidiarioak dira, ez aldizkakoak. Beste prestazio edo zerbitzu batzuen bidez konpondu gabeko oinarrizko biziraupen-beharrak estaltzera bideratuta daude. Jasotako beste laguntza batzuen osagarri izan daitezke. Informazio gehiago.

Guraso bakarreko familiendako laguntzak: haiendako laguntza espezifikoak dira. Informazio gehiago.

Pobrezia-egoeran edo gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonendako beste Gizarte-tarifa batzuk: elektrizitate-bonu soziala, eskualdeko hiri-garraioa (Iruñerriko Mankomunitatea) eta (Tuterako Udala), ur-hornidurako tarifa soziala (Iruñerriko Mankomunitatea).

Orri honen edukia informatzeko baino ez da. Akatsen bat edo gabeziaren bat aurkitzen baduzue, eskertzen dugu jakinaraztea.

PIM / MIG

Migratzaileendako Informazio Gunea ongietorri-gunea da. Pertsona guztiek, nondik datozen kontuan hartu gabe, eskubide eta aukera berberak izanen dituzten gizartea eraikitzeko lan egiten duten erakunde eta pertsonendako topagunea da.

Non gaude?

Helbidea:

Geltoki (autobus geltoki zaharra), 6. leihatila. Conde Oliveto etorbidea 6, Iruñea.

Ordutegia:

Astelehen arratsaldeetan egoten gara, Kontsultatu ordutegia orri nagusiaren hasieran.

Harremanetarako hemen:

pim.irunea@gmail.com

© 2021 PIM – MIG

WordPress-ekin dabil

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude