Prestakuntza

Administrazio-egoera irregularrean bazaude

PRESTAKUNTZA ARAUTUA

Egoera horretan ezin duzu legez lan egin, baina eskubidea duzu profesionaltasun-ziurtagiri bat ateratzeko prestakuntza-ikastaroak egiteko, 1. mailatik hasita: CP1. Nafarroako hainbat lekutan eskaintzen dira. Profesionaltasun-ziurtagiri bat lortzeak Estatu osoan balio duen lanbide-kualifikazioa egiaztatzen du.

Ez da beharrezkoa AIZ izatea (Atzerritarraren Identifikazio Txartela); nahikoa da pasaportearekin. Era berean, ez da eskakizun akademikorik edo profesionalik eskatzen, bai, ordea, ikasteko aukera ematen duen gaztelania-maila jakin bat.

Ikastaro batean lehen aldiz izena emateko, zure gizarte-langilea edo migrazioen arloko Oinarrizko Orientazio eta Informazio Zerbitzuaren (SIOB) laguntza behar duzu. Zerbitzu horrek, ikastaroan izena ematearekin batera, kode bat lortuko dizu, eta kode hori ondorengo aurreinskripzioetan erabili beharko duzu.

PIM-MIGek edo Elkarri Laguntzak elkarteetan ere kodea lortzen ahal dizute lehen aldian ikastaro batean izena emateaarekin batera.

Kodea duzunean, interesatzen zaizun prestakuntza bilatzen ahal izangen duzu Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren prestakuntza-eskaintzan sartuta, ikastaroaren leku-iragazkia (Iruñea, Altsasu, Agoitz…) eta interesatzen zaizun CP1a bilatuz:

Ikastaro horietan parte hartzeak errotze sozio-formatiborako atea irekitzen dizu, gainerako baldintzak betetzen badira (besteak beste, azken bi urteetan Espainian egon zarela frogatzea). Ikus: Errotzea eta asiloa.

ARAUTU GABEKO BESTE PRESTAKUNTZA BAT

Elkarte Fundazioak soldaduraren, fabrikazio mekanikoaren eta iturgintzaren arloko prestakuntza ematen die birgizarteratzeko kolektiboei –batez ere, kolektibo migratzaileari zuzenduta–. Hitzordua 627 922 370 eta 948 250 599 telefonoetan.

Lantxotegi. Gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonekin lan egiten dute –gehienak gazteak–, eta gizarte- eta hezkuntza-alternatiba erakargarria eskaintzen dute. Helburua da gizarteratze osasungarria bultzatzea, bai banaka, bai taldean. Era berean, LHko oinarrizko bi maila eskaintzen dituzte (etxebizitzen mantentzea eta nekazaritzako lorezaintza eta lore-konposizioak, eta Nekazaritzako Jarduera Osagarrien CP bat).

Administrazio-egoera erregularrean bazaude

Tailer-eskolak eta Prestakuntza- eta Enplegu-programa integratuak. Langabeei zuzendutako programak –lan munduan sartzeko zailtasun gehien dituztenei lehentasuna ematen dietenak–, lana aurkitzeko aukerak areagotzeko diseinatuak.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eskaintzen duen prestakuntza.

Hezkuntza Departamentuak eskaintzen duen prestakuntza. Mota eta iraupen desberdineko prestakuntzak dira: profesionaltasun-ziurtagiri osoko prestakuntzak, prestakuntza-moduluak eta prestakuntza-unitateak (iraupen laburragokoak, ikasten ari diren pertsonen –langabetuak eta lanean ari diren langileak– ezaugarrietara eta beharretara egokitzen direnak).

Zure helburu profesionalak zehazteko orientazioa behar baduzu, hitzordua eskatzen ahal duzu.

Enplegu tailerrak Iruñean

Gazteak. Gazte Bermea. Ikasketak amaitu edo langabezian geratu ondoren, gazteei lan-merkatuan sartzen laguntzeko Europako ekimena. Gazteen enplegua

IKASKETEN HOMOLOGAZIOA

Gogoan izan zure ikasketak homologatzea luzea eta garestia izan daitekeela. Horregatik, praktikoagoa izan daiteke sustraitzea eta hain estresagarria ez den egoera batean egon arte itxarotea ahalbidetzen dizun prestakuntzan zentratzea tituluak homologatzeko prozesua hasteko.

Orri honen edukia informatzeko baino ez da. Akatsen bat edo gabeziaren bat aurkitzen baduzue, eskertzen dugu jakinaraztea.