Egoera irregularrean
Egoera irregularrean bazaude, ezin duzu legez lan egin. Aprobetxatu errotzen lagunduko dizun prestakuntza bat egiteko. Ikusi errotzea eta asiloa.
San Frantzisko Zentro Okupazionala (Elizbarrutiko Caritas): zerbitzu eta jarduera okupazionalak, prestakuntzakoak eta garapen pertsonalekoak eskaintzen dizkie prozesu sozio-laboral normalizatuetan integratu ezin diren pertsonei zuzendua. Ez da lan-harremana. Hitzordua San Anton kaleko 8. zenbakian. Telefonoa: 948 225 909 eta y 608 608 089. Informazio gehiago
San Migel parrokia: Francisco Bergamín kalea, 17-1. Iruñea. Telefonoa: 643 875 310 (hitzordua eskatu eta whatsappa bidali Marisari Curriculuma eta lan-helburua bidaliz).
María Inmaculada: aldez aurreko hitzordua Orreaga Etorbidea, 1. Telefonoa: 948 22 50 08 (9:00 a 13:30).
Administrazio-egoera erregularrean bazaude
Era legalean lan egin ahal izateko, egoitza-baimena eta lan-baimena behar dira.
LANA BILATZEA
Koine lan agentzia da.Zerbitzu bereziak eskaintzen dizkie langileei edo enplegu-eskatzaileei: enplegua, garapen profesionala eta enplegagarritasuna hobetzea. Gizarte-bazterketa jasateko arriskua duten langileei zerbitzuak eskaintzen espezializatua.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak kudeatutako lan eskaintzak: aukera ematen du eskaintzak kontsultatzeko, horietan izena emateko eta inskripzioen jarraipena egiteko. Izena eman ahal izateko, aldez aurretik erregistratu behar da. Arazorik izanez gero, deitu 848 42 01 00 telefonora (astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era).
Aurretiko hitzordua Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzurako
Enplegu-agentziak: langabeei lana ematea helburu duten jarduerak egiten dituzten erakundeak dira. Enplegua bilatzearekin lotutako jarduerak ere egin ditzakete; hala nola, orientazioa, informazio profesionala eta langileen hautaketa. Enplegu-agentzien zerrenda
Aldi Baterako Laneko Enpresak (ABLE): beste enpresa bati lagatzeko langileak aldi baterako kontratatzen dituzten enpresak dira. Zerbitzu hori doakoa izanen da beti langilearentzat eta enpresako hitzarmenean finkatutako soldata ordaindu behar zaio langileari. ABLEen ZERRENDA
LANA BILATZEKO BESTE MODU BATZUK
Harreman pertsonalak edo elkarteetakoak: lana arrakastaz bilatzeko orduan, oso zeregin garrantzitsua dute ezagunek, senideek, lagunek edo elkarteetako kideek. Enpresa batzuek ez dituzte beren lan-eskaintzak argitaratzen ez Nafarroako Enplegu Zerbitzuan ez Interneten, eta enpresa horietan lan egiten dutenek baino ez dute izaten lan-eskaintzaren berri.
NAFARROAKO GIZARTERATZE ENPRESEN ELKARTEA: lana lortzeko eta gizarteratzeko zailtasunak dituzten pertsonen alde lan egiten duten erakunde eta enpresak dira. Erakundeen eta enpresen zerrenda.
Enpresa-sorkuntzan Laguntzeko Nafarroako Sarea: informazio-, dibulgazio-, prestakuntza-, orientazio-, aholkularitza- eta laguntza-zerbitzuak ematen ditu proiektuak sortu eta abian jartzeko.
Conecta Sarea: telezentroen sarea, pertsona guztien gizarteratzea sustatzeko sortua. Ordenagailurik edo Internetik ez dutenei edo Internet bidez lana bilatzeko laguntza behar dutenei eskaintzen zaie. Ordenagailuak zure eskura.
BESTELAKOAK
Enplegua lortzeko, garrantzitsua da gaztelania ezagutzea.
Atzerriko titulu akademikoen homologazioa: zure herrialdean zenuen lanbidean jarduteko aukera ematen du. Informazio gehiago Hezkuntza atalean.
Atzerritarrendako lan-baimenekin lotutako izapideak: lan- eta egoitza-baimenak eskatzea, aldatzea eta berritzea, hasierako baimenak. Aldi baterako egoitza izateko eta besteren kontura lan egiteko hasierako baimena. Atzerritarren Bulego Bakarra. Gipuzkoa Etorbidea 40. P.K. 31011 Iruñea. Tel.: 948 979 200 / 948 979 203.
LAGUNTZAK ETA PRESTAZIOAK
Oinarrizko premiak aseta ez dituzten pertsonek eskuratzen ahal dituzte. Informazio gehiago.
Orri honen edukia informatzeko baino ez da. Akatsen bat edo gabeziaren bat aurkitzen baduzue, eskertzen dugu jakinaraztea.
