{"id":1255,"date":"2021-01-18T21:12:13","date_gmt":"2021-01-18T20:12:13","guid":{"rendered":"https:\/\/pim-mig.info\/?page_id=1255"},"modified":"2026-02-05T14:14:46","modified_gmt":"2026-02-05T13:14:46","slug":"enplegua-eta-prestakuntza-2","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/pim-mig.info\/index.php\/eu\/enplegua-eta-prestakuntza-2\/","title":{"rendered":"Prestakuntza"},"content":{"rendered":"\n<h2 class=\"wp-block-heading\"><strong>Administrazio-egoera irregularrean bazaude<\/strong><\/h2>\n\n\n\n<p><strong>PRESTAKUNTZA ARAUTUA<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Egoera horretan ezin duzu legez lan egin, baina <strong>eskubidea duzu<\/strong> profesionaltasun-ziurtagiri bat ateratzeko <strong>prestakuntza-ikastaroak egiteko<\/strong>, 1. mailatik hasita: <strong>CP1<\/strong>. Nafarroako hainbat lekutan eskaintzen dira. Profesionaltasun-ziurtagiri bat lortzeak Estatu osoan balio duen lanbide-kualifikazioa egiaztatzen du.<\/p>\n\n\n\n<p>Ez da beharrezkoa AIZ izatea (Atzerritarraren Identifikazio Txartela); nahikoa da <strong>pasaportearekin<\/strong>. Era berean, ez da eskakizun akademikorik edo profesionalik eskatzen, bai, ordea, ikasteko aukera ematen duen <strong>gaztelania-maila<\/strong> jakin bat.<\/p>\n\n\n\n<p>Ikastaro batean lehen aldiz izena emateko, zure gizarte-langilea edo migrazioen arloko Oinarrizko Orientazio eta Informazio Zerbitzuaren (SIOB) laguntza behar duzu. Zerbitzu horrek, ikastaroan izena ematearekin batera, <strong>kode bat<\/strong> lortuko dizu, eta kode hori ondorengo aurreinskripzioetan erabili beharko duzu.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>PIM-MIG<\/strong>ek edo <strong>Elkarri Laguntz<\/strong><strong>a<\/strong>k elkarteetan ere kodea lortzen ahal dizute lehen aldian ikastaro batean izena emateaarekin batera.<\/p>\n\n\n\n<p>Kodea duzunean, interesatzen zaizun prestakuntza bilatzen ahal izangen duzu <a href=\"https:\/\/administracionelectronica.navarra.es\/EmpleoFormate.Internet\/Home\/Buscar\">Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren prestakuntza-eskaintza<\/a>n sartuta, ikastaroaren leku-iragazkia (Iru\u00f1ea, Altsasu, Agoitz&#8230;) eta interesatzen zaizun CP1a bilatuz:<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"691\" src=\"https:\/\/pim-mig.info\/wp-content\/uploads\/2025\/09\/image-1024x691.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-2604\" srcset=\"https:\/\/pim-mig.info\/wp-content\/uploads\/2025\/09\/image-1024x691.png 1024w, https:\/\/pim-mig.info\/wp-content\/uploads\/2025\/09\/image-300x202.png 300w, https:\/\/pim-mig.info\/wp-content\/uploads\/2025\/09\/image-768x518.png 768w, https:\/\/pim-mig.info\/wp-content\/uploads\/2025\/09\/image.png 1169w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>Ikastaro horietan parte hartzeak <strong>errotze sozio-formatibo<\/strong>rako atea irekitzen dizu, gainerako baldintzak betetzen badira (besteak beste, azken bi urteetan Espainian egon zarela frogatzea). Ikus: <a href=\"https:\/\/pim-mig.info\/index.php\/eu\/atzerritartasuna-asiloa-eta-nazionalitatea-2\/\">Errotzea eta asiloa<\/a>.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>ARAUTU GABEKO BESTE PRESTAKUNTZA BAT<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><a href=\"https:\/\/www.pamplona.es\/entidades\/fundacion-elkarte\"><strong>Elkarte <\/strong><strong>Fundazioak<\/strong><\/a> soldaduraren, fabrikazio mekanikoaren eta iturgintzaren arloko prestakuntza ematen die birgizarteratzeko kolektiboei \u2013batez ere, kolektibo migratzaileari zuzenduta\u2013. Hitzordua 627 922 370 eta 948 250 599 telefonoetan.<\/p>\n\n\n\n<p><a href=\"https:\/\/lantxotegi.org\/asociacion-lantxotegi-elkartea\/#\"><strong>Lantxotegi<\/strong><\/a><strong>.<\/strong> Gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonekin lan egiten dute \u2013gehienak gazteak\u2013, eta gizarte- eta hezkuntza-alternatiba erakargarria eskaintzen dute. Helburua da gizarteratze osasungarria bultzatzea, bai banaka, bai taldean. Era berean, LHko oinarrizko bi maila eskaintzen dituzte (etxebizitzen mantentzea eta nekazaritzako lorezaintza eta lore-konposizioak, eta Nekazaritzako Jarduera Osagarrien CP bat).<\/p>\n\n\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\"><strong>Administrazio-egoera erregularrean bazaude<\/strong><\/h2>\n\n\n\n<p>Tailer-eskolak eta Prestakuntza- eta Enplegu-programa integratuak. Langabeei zuzendutako programak \u2013lan munduan sartzeko zailtasun gehien dituztenei lehentasuna ematen dietenak\u2013, lana aurkitzeko aukerak areagotzeko diseinatuak.<\/p>\n\n\n\n<p><a href=\"https:\/\/administracionelectronica.navarra.es\/EmpleoFormate.Internet\/Home\"><strong>Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eskaintzen duen prestakuntza.<\/strong><\/a><\/p>\n\n\n\n<p><a href=\"https:\/\/www.educacion.navarra.es\/eu\/web\/dpto\/formacion-profesional-para-el-empleo\"><strong>Hezkuntza Departamentuak eskaintzen duen prestakuntza<\/strong><\/a>. Mota eta iraupen desberdineko prestakuntzak dira: profesionaltasun-ziurtagiri osoko prestakuntzak, prestakuntza-moduluak eta prestakuntza-unitateak (iraupen laburragokoak, ikasten ari diren pertsonen \u2013langabetuak eta lanean ari diren langileak\u2013 ezaugarrietara eta beharretara egokitzen direnak).<\/p>\n\n\n\n<p>Zure helburu profesionalak zehazteko orientazioa behar baduzu, <a href=\"https:\/\/www.navarra.es\/eu\/tramiteak\/on\/-\/line\/aurretiko-hitzordua-nafar-lansare-nafarroako-enplegu-zerbitzurako?pageBackId=6529020\">hitzordua<\/a> eskatzen ahal duzu.<\/p>\n\n\n\n<p><a href=\"https:\/\/escuelastaller.pamplona.es\/eu\">Enplegu tailerrak Iru\u00f1ean<\/a><\/p>\n\n\n\n<p><strong>Gazteak. Gazte Bermea.<\/strong> Ikasketak amaitu edo langabezian geratu ondoren, gazteei lan-merkatuan sartzen laguntzeko Europako ekimena. <a href=\"https:\/\/www.navarra.es\/eu\/enplegua\/gazte-bermea\">Gazteen enplegua<\/a><\/p>\n\n\n\n<p><strong>IKASKETEN HOMOLOGAZIOA<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Gogoan izan zure ikasketak homologatzea luzea eta garestia izan daitekeela. Horregatik, praktikoagoa izan daiteke sustraitzea eta hain estresagarria ez den egoera batean egon arte itxarotea ahalbidetzen dizun prestakuntzan zentratzea tituluak homologatzeko prozesua hasteko.<\/p>\n\n\n\n<p><strong><em><strong>Orri honen edukia informatzeko baino ez da. Akatsen bat edo gabeziaren bat aurkitzen baduzue, eskertzen dugu jakinaraztea.<\/strong><\/em><\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\" style=\"font-size:69px\"><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Administrazio-egoera irregularrean bazaude PRESTAKUNTZA ARAUTUA Egoera horretan ezin duzu legez lan egin, baina eskubidea duzu profesionaltasun-ziurtagiri bat ateratzeko prestakuntza-ikastaroak egiteko, 1. mailatik hasita: CP1. Nafarroako hainbat lekutan eskaintzen dira. Profesionaltasun-ziurtagiri bat lortzeak Estatu osoan balio duen lanbide-kualifikazioa egiaztatzen du. Ez da beharrezkoa AIZ izatea (Atzerritarraren Identifikazio Txartela); nahikoa da pasaportearekin. Era berean, ez da eskakizun [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":2904,"parent":0,"menu_order":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"templates\/template-cover.php","meta":{"footnotes":""},"class_list":["post-1255","page","type-page","status-publish","has-post-thumbnail","hentry"],"jetpack_sharing_enabled":true,"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/pim-mig.info\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/1255","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/pim-mig.info\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/pim-mig.info\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/pim-mig.info\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/pim-mig.info\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1255"}],"version-history":[{"count":23,"href":"https:\/\/pim-mig.info\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/1255\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3002,"href":"https:\/\/pim-mig.info\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/1255\/revisions\/3002"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/pim-mig.info\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/media\/2904"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/pim-mig.info\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1255"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}